www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULUA

 

Egiaren Dotrinaz.

 

        1. Doatsua da, nor ere egiak dotrinatzen baitu, berak ordea, ez figurez ez eta iragaiten diren hitzez, baina bera den bezala.

        Gure iduritzeak eta usteak maiz enganatzen gaitu eta guti dakusa.

        Zer probetxu dakarke gauza estalirik eta gorderik nabarmenki iakin nahiz erabilteak, ezpaigara akometaturen azken iujeamenduan zeren halakorik eztugun iakin.

        Gure erhokeriaren handia! Gauza premiazkoak eta probetxusak utzirik gure gogo guzia etxatzen dugu kuriosetara eta galgarrietara: begiak itugula eztugu ikusten.

 

        2. Zer ansia dugu filosofek bere artean gauza jeneralen eta berezien gainean darabiltzaten solhasez? Nori ere baitzaio minzo Iainkoaren hitza eta zuhurzia, hainitz opinionetarik libratua da.

        Gauza guziak heldu dira hitz batetarik, eta bat hura aiphatzen dute guziek, eta hura da gauza guzien ithurburua, guri ere mintzo zaikuna.

        Hura gabe eztu nihork endellegatzen, ez eta ongi iujeatzen.

        Nork ere gauza guziak baitadutza bat, eta guziak batetara baitakaske, eta guziak batetan baitakuski, hura ahal daite bihotzaz finko eta Jainkoa baitan bake iar diteke.

        O Iainko egia, egin nazazu zurekin bat bethiereko karitatean.

        Hainitzetan unhatzen naiz hainitz irakurtzeaz eta enzuteaz: zure baitan da nahi eta desiratzen dutan guzia.

        Beudez ixilik iakinsun handiak, beudez kreatura guziak hitzik gabe zure aitzinean, zu xoilki, othoi minza zakizkit.

 

        3. Zenbatenaz bilduago, iuntatuago eta iarriago baita nihor bere buruarekin, bertzetara barraiatu gabe, hanbatenaz guza geiago eta goragoak aditzen tu traburik gabe, zeren argia izaiten baitu gainetik hekin endellegatzeko.

        Espiritu garbia, sinplea eta fermua, lan hainitz izanagatik ezta kexatzen, ez barraiatzen, zeren gauza guziak egiten baititu Iainkoaren ohoretan, eta enseiatzen baita geldi egoitera beren baitan, deusik beretzat bilha ibilli gabe.

        Zerk trabatzen eta tarritatzenago zaitu bihotzean dadukazun pasione bildumatu gabeak baino?

        Gizon prestuak eta debotak lehen bere baitan ordenatzen tu kanpoan egin behar dituen lanak, eta egitekoek hura eztaramate inklinazione gaiztoaren guthizietara, aitzitik hark erakartzen tu arrazoinaren neurrira eta xedera.

        Nork du gudu gaitzagorik bere buruari garaitzera lotzen denak baino?

        Bizkitartean hura behar lizate gure lan handiena izan, gure buruari garaitzea, egun oroz gure burua baino sendoago eta bortitzago iartzea, eta bethi onean geiago aitzinatzea.

 

        4. Zein ere nahi den perfekzioneri zerbait eskas datxeka bizitze hunetan, eta gure behatze guzietan lanbrotzen zaizkigu begiak eta ilhuntzen.

        Zure buruaren ezagutze humilla bide segurago da Iainkoa gana heltzeko, ezen ez iakintasun guzietan barrena sartzea.

        Badarik iakintasuna edo nahiz diren gauzen ezagutza sinplea ezta gaizki erraiteko, bera den bezala konsideraturik ona baita, eta Iainkoak ordenatua, bainan bethiere abantailla eman behar zaio konszienzia onari eta Iainkoaren araberako bizitzeari.

        Zeren ordea hainitzak enseiatzenago baitira iakitera, ezen prestuki bizitzera, hargatik maiz enganatzen dira eta probetxurik bat ere edo guti baizen eztakarkete.

 

        5. O! Baldin galde kuriosik egitera eta erabiltera ekartzen duten bezanbat neke eta ernetasun har balezate ere bekatuen atheratzeko eta bertuteen landatzeko, elizate hanbat gaixtakeria eta eskandalisa jendartean, ez eta horrenbat largotasun konbentuetan.

        Segur azken iujeamendu eguna datorrenean, etzaiku galdeginen zer irakurri dugun, baina bai zer egin dugun, ez eta zein ederki minzatu garen, baina bai zein bertutezki bizi izan garen.

        Erradazu, othoi, non dire orai zuk oraino bizirik eta kollejioetan nausi iarririk ezagutu ditutzun Iaun eta Dotor hek guziak?

        Bertzeek orai dadutzate hekin lekuak, eta eztakit hetaz orhoit direnz ere.

        Bizi zireino baziruditen zerbait zirela, eta oraikoan ezta nihor hetaz minzatzen.

 

        6. O zein laster iragaiten den munduko loria! Ailitzaio hekin bizitzea ardietsi zuten iakintasunari, orduan erran liteke ongi estudiatu eta irakurri zuketela.

        Zenbat galtzen diren munduan banaloriazko iakintasuna gatik, Iainkoaren serbitzuaz axola guti izanez.

        Eta zeren nahiago duten handi izan, ezen ez humil, hargatik airatzen zaie burua ber gogoetetan.

        Egiaz handi da nork ere karitate handia baitu.

        Egiaz handi da nork ere baitan xipi baita, eta ohore mukuru guziak ez deus baitadutza.

        Egiaz zuhurra da lurreko gauza guziak ongarri estimatzen dituena Iesus-en irabastea gatik.

        Egiaz xoil iakinsuna da Iainkoaren borondatea egiten duena, berea utzirik.

 

aurrekoa hurrengoa