www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULUA

 

Jesus-en barreneko solhasaz arima fidelarekin.

 

        1. Enzunen dut zer ene Iainko Iauna minzo den ene baitan.

        Doatsu da arima Iaunaren hitzak bere enzuten dituena, eta bere konsolazionea hartzen haren ahotik.

        Doatsu dire beharriak Iainkoaren inspirazioneko aire emea hartzen dutenak emero idekitzen direnak, eta munduko lausengurik bat ere aditzen edo hartzen eztutenak.

        Doatsu xoil dire beharriak, ez kanpotik ioiten duen soinuari, baina barrenean irabazten duen egiari zabaltzen zaizkonak.

        Doatsu dire begiak kanpoko gauzetara serraturik eta barrenkoetara idekirik daudezinak.

        Doatsu dira barreneko gauzetan sartzen direnak, eta egunorozko egin bideez zeruko sekeretuen geiago eta geiago endelegatzera eta hartzera preparatzen direnak, gaitzen.

        Doatsu dira Iainkoari gogotik lotzen zaizkonak, eta munduko trabu guziak urrun bere ganik iraitsten tuztenak.

 

        2. Zagozte horiei beha, ene arima, eta hezkitzu zure sensuetarasunaren atheak enzun dezazungatik zure Iainko Iauna zer minzo den zure baitan.

        Huna zer dioen zure maiteak: Ni naiz zure salbamendua, zure bakea eta zure bizia, zaude ene baitan eta bakea aurkituko duzu, utzkitzu iragaiten diren gauzak, bilha tzatzu bethierekoak.

        Zer dire munduko gauzak enganamenduak baizen? Zer probetxu dukezu kreaturetarik, zure kreatzailleak utzten bazaitu.

        Beraz bertze guziak largaturik, egin zaite zure kreatzaillearen gogarako eta fidel haren aldera, egiazko doatsutasuna ardiets dezakezun gatik.

 

aurrekoa hurrengoa