www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BIGARREN KAPITULUA

 

Iainkoaren ezin kondatuzko ongi eginez orhoitzeaz.

 

        1. Idekazu, Iauna, ene bihotza zure legean, eta irakas diazadazu zure manamenduetan ibilten.

        Indazu grazia zure borondatearen ezagutzeko eta erreberenzia handi eta konsiderazione finko batekin zure ongi eginez, bai jeneralaz, bai partikularez orhoitzeko; hekin gatik bide bezalako eskerrik bihur ahal diazakezudan gatik.

        Badakit ordea eta aithortzen dut den punturik xipiena gatik ezin demakezudala zor zaitzun laudariozko eskerrik.

        Eskasegi naiz egin derauzkidatzun ontasunen guzien alde eta iarten naizenean zure nobleziaren konsideratzen ene espiritua flakatzen eta hondatzen da zure handitasunetan.

 

        2. Guk ariman eta gorputzean, kanpoan edo barrenean, naturalezatik edo naturaleza gainetik ditugun guziak zure ongi eginak dire, eta erraiten deraukute zu zarela ongi egille handia, begitartetsua, urrikalmendutsua, eta zure ganik ontasun guziak heldu zaizkigula.

        Eta batak geiago, bertzeak gutiago izan badu zureak dire guziak, eta nihork eztuke den gauzarik xipiena zureganik baizen.

        Ontasun handiagorik izan duena ezin loria diteke bere mereziaz, ezin alxa dezake burua, bertzeak baino gorago, ezin trufa diteke bere baino mendreagoez.

        Zeren nork ere bere burua prezatzen baitu gutienik, nork ere debozione eta humiltasun geiagorekin eskerrak emaiten baititu, hura da handiena eta hoberena.

        Nork ere bere burua deus gutiago baitaduka eta iujeatzen baitu gutiago merezi duela bertzeek baino, hura da gaiago grazia geiagorik ardietsteko.

 

        3. Gutiago izan duenak eztu tristeziarik ez damurik hartu behar, etzaio bera baino aberatzagorik bekaitztu behar, aitzitik behar du zure gana behatu eta zure ontasuna handiro laudatu, zeren zure dohainak hain bizarki, hain merke, hain gogotik partitzen tutzun, nihoren ere begitartera behatu gabe.

        Gauza guziak heldu dire zure ganik, eta hargatik guzietan laudatzekoa zare.

        Badakizu zer behar zaion batbederari eman, eta zergatik hunek gutiago horrek geiago duen, eztagoen jujeatzea baina bai zuri dagotzu, nola batbederaren mereziak zure baitan neurtuak eta ordenatuak baitira.

 

        4. Halakotz, ene Iainkoa Iauna, ontasun handitan dadukat ez hainitz izaitea kanpoko laudorio eta loria gizonen begietan dakarketen gauzetarik.

        Eta nork ere erneki konsideratuko baitu bere pobrezia, nekezia eta deus gutitasuna, ez xoilki ezta hargatik tristatuko, unhatuko edo flakatuko; aitzitik handik hartuko du konsolamendu eta alegrianza handi bat, zeren zuk, ene Iainkoa, zure adiskide familiertzat eta etxekotzat hautatu baitutzu pobreak, humilduak, beherenak eta munduaz mespreszatuak.

        Lekuko dira zure Apostoluak, zuk munduko kantoin guzietan Prinze ordenatu ditutzunak.

        Badarik ere ibilli dira jendartean arrankura gabe, hain humil eta sinple, maleziarik eta enganiorik gabe, non atsegin baitzuten zure izena gatik laidoak eta bidegabeak pairatzeaz: eta gogo handiz besarkatzen baitzituzten munduari higointzen zaizkon gauzak.

 

        5. Eztu beraz deusek ere hala alegeratu behar maite zaituena eta zure ongi eginak ezagutzen dituena, nola ikusteak zure borondatea haren baitan konplitzen dela, eta zure egundainoko plazer onaren ordenanzari darraiola.

        Zure borondate saindu hartaz hala behar da konsolatu eta kontentatu non bertze batek handien izaiteko desira duen bezain gogotik berak desira dezan guzietako xipienik egoitera; eta hain bakez eta kontentik dagoen azken lekuan nola lehenean, eta bertzeek munduan ohoratuenak eta handienak izaiteaz hartzen duten bezanbat atsegin har dezan mesprezaturik, arbuiaturik, izenik eta famarik gabe egoiteaz.

        Zeren zure borondatea eta ohorea ganako amorioa garaitu behar zaie gauza guziei hark hura geiago behar du konsolatu, plazer geiago eman behar dio, izan dituen eta ahal dituzkeien ontasun guziek baino.

 

aurrekoa hurrengoa