www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

Naturaleza bertzela eta grazia bertzela hari direla.

 

        1. Semea, beha zazu erneki nola hari diren naturaleza eta grazia, zeren xoil sotilki hari dira bata hunela eta bertzea horrela, eta nekez nihork ezagut dezake bata bertzerik, guziz espiritual eta bere baitan argitua ezpada.

        Egiaz badute guziek onaren desira, eta hitzetan eta obretan erakusten dute zerbait onik nahiz hari direla, hargatik on-iduriaz hainitzak enganatzen dire.

        Naturaleza arteza da, hainitzak bereganatzen tu, sareetan atzemaiten eta enganatzen, eta bethi beretzat azkenik hari da.

        Grazia ordea sinpleki dabilla, gaixto iduri guzietarik apartatzen da, eztu nihoren aitzinean enganiozkorik hedatzea, gauza guziak egiten tu Jainkoaren amorio hutsez, eta haren baitan pausatzen du bere azken xedean bezala.

 

        2. Naturaleza nekez hil nahia da, ezin paira dezake nihork hura herts dezan, nihor garai dakion, nihork aspira eta hez dezan.

        Graziak gogoa daduka mortifikazionera etxatua, iartzen da sensuetarasunaren kontra, bilha dabilla nork hura azpirako duen, desiratzen du norbait nausi dakion, ezta bere libertateaz gozatu nahi, atsegin du nausiaren gobernuaren azpian egoiteaz, eztu desirik nihoren iaun izaiteko, baina bai Jainkoaren azpiko bethi bizitzeko, ibilteko eta egoiteko, eta Jainkoa gatik prestik dago guzien meneko ahalik apalkiena iartera.

        Naturaleza bere probetxua hari da, eta beha dago zer irabazia heldu zaion bertzetarik.

        Graziak eztu konsideratzen zer zaion berari on, eta zeren premia duen baina behatzenago du zerk egiten derauen hainitz bertzerik probetxu.

        Naturalezak gogotik hartzen du egiten zaion ohorea eta erreberenzia.

        Graziak fidelki emaiten dio Jainkoari den ohore eta loria guzia.

 

        3. Naturaleza ahalkearen eta mesprezioaren beldur da.

        Grazia atsegin du Jesusen izena gatik laidoak pairatzeaz.

        Naturalezari on zaio alfer egoitea, eta maite du gorputzeko pausua.

        Grazia ezin dagoke zerbait egin gabe, eta lanari lotzen zaio besarka.

        Naturalezak nahi tu gauza kuriosak eta ederzalea da, arunterak eta lodiak arbuiatzen tu.

        Graziari laketzen zaio sinpletan eta mendretan, latzak eztitu mesprezatzen eta aldagarri ihetzerik iauntsteaz ezta nardatzean.

        Naturalezak behatzen du oraiko gauzetara, bozkariotzen da lurreko irabaziez, damutzen da galtzeaz eta gaizki erran arin batez tarritatzen da.

        Graziak behatzen du sekulakoetara, eztatxete mundukoei, deus galdua gatik ezta aldaratzen, hitz gaitzez ezta haserretzen, zeren eman baitu zeruan bere tresora eta bozkarioa non ezpaita deus ere galtzen.

 

        4. Naturaleza guthiziosa da, gogotikago hartzen du emaiten duen baino, bereziki bere dituenak maite itu.

        Grazia bihotzbera da, trebe eta largo guziekin, ihesi doako beretakotasunari beretzatasunari, gutiz kontetatzen da, eta badaduka hobeago dela emaitea, ezen ez hartzea.

        Naturaleza eramaiten da kreaturetara, bere haragira, banaloriara eta solhaskerietara.

        Graziak erakartzen gaitu Jainkoa gana eta bertutetara, uko egiten deraue kreaturei, ihes egiten dio munduari, gaitz daritste haragiko guthiziei, horra-harako ibilteak hertsten tu, ahalkatzen da jendeen artera agertzeaz.

        Naturalezak desiratzen du kanpoko konsolazionea, sensuen auerako atseginik jartzeko.

        Graziak bilhatzen du Jainkoa baitako konsolazionea, xoilki eta guzien gaineko ontasunean nahi du bere plazera hartu ikusten diren gauza guziak largaturik.

 

        5. Naturalezak egiten duen guzia egiten du irabazia eta bere probetxu partikulara-gatik, deus eztaidike dohainik, bainan esperantzatzen da bere ongi eginak gatik hain bertze edo geiago, laudorio edo fabore ardietsiko duela, eta haren desira da handiro preza dadin egiten edo emaiten duen guzia.

        Grazia ordea eztabilla munduko gauzarik bilha, eztu Jainkoaz bertzerik nahi saritzat, eta bizitzeko beharrez bezanbatean eztu geiago desiratzen sekulako ontasunen ardietsteko premia duen baino.

 

        6. Naturaleza bozten da hainitz ahaide, adiskide eta urko izaiteaz: loriatzen da bere nobleziaz eta etorkiaz, gogalgintzen da handiekin, aberatsak lausengatzen tu, eta bera bezalakoak balakatzen.

        Graziak bere etsaiak berak maite itu, ezta burupetzen hainitz adiskide izana gatik, eztaduka konturik bere iaialekuaz eta aitzineko burasoez, hetan bertute geiago edireiten ezpada bertze abantaillik baino: faboratzenago du pobrea, aberatza baino, urrikariago du jende xehea, bothere dutenak baino: lakatzen zaio egiatiekin eta ez enganariekin. Prestuak bethi gonbidatzen tu hoberatzeko ieloskortasun saindu batetara, eta bere bizitze tailluaren bertuteez moldatzera Jainkoaren Semearen gainean.

Aholkatzea gonbidatzea.

        Naturaleza laster arrankuratzen da zerbait eskas duenean, edo zerbaitek hura grinatzen duenean.

        Graziak bihotz sail batez iasaiten du pobrezia eta haren ondoreak.

 

        7. Naturalezak bereganatzen tu gauza guziak, berezat gudukatzen hari da, beretzat minzo da.

        Graziak bihurtzen tu guziak Jainkoa gana, zeinaganik heldu baitira bere sortzetik: eztu erraiten baduela deus onik bere buruz, eztu urguilluzko buruperik hartzen, eztiharduka, eztu bere ustea prezatzenago bertzeenak baino, baina bere uste, sentimendu eta ezagutza iakintasun guzietan iarten da egundainoko zuhurziaren eta Jainkoaren iujeamenduaren azpian.

        Naturalezak nahi ditu sekeretuak iakin eta berriak enzun: nahi du kanpora zerbait handi iduritu eta bere sensuez hainitz gauza frogatu: nahi du ezagutua izan, eztu egin nahi laudoriozkorik eta miragarrizkorik baizen.

        Graziak eztu ansiarik elheberririk eta kuriosik enzuteaz, zeren hori guzia sortzen baita naturalezaren kutsu zaharretik, iakinik eztela lurrean deus berririk eta diraukeienik. Irakasten du sensuen hersten, bere buruaren ez ederetsten eta bantatzen, obra laudatzekoen eta miretstekoen humilki estaltzen, gauza eta iakintasun guzietarik arimako probetxuaren, Jainkoaren laudorioaren eta ohorearen atheratzen.

        Eztu nahi nihork hura edo haren den gauzarik lauda dezan, bainan haren desira da gauza guziak bere karitate hutsez partitzen dituen Jainkoa benedikadin bere dohainetan.

 

        8. Grazia hau naturaleza gaineko argia da, Jainkoaren dohain berezi bat, eta, ongi minzatzen hautatuen sigillua, eta sekulako salbamenduaren seinalea, bahia gizona lurreko gauzetarik zerukoen amudiora alxatzen duena, eta haragiaren arauera zebillana espiritual eta debozionetsu egiten duena.

        Zenbatenez bada naturaleza zapatzenago baita eta hezten, hanbatenaz grazia handiagorik isurtzen da ariman barrena, eta egunetik egunera barreneko gizona bisita berriez Jainkoaren imajinaren arauerako bihurtzen da.

 

aurrekoa hurrengoa