www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KAPITULUA

 

Egia minzo zaikula bihotzean hitz soinurik gabe.

 

        1. Minza zaite, Jauna, zeren zure serbitzaria dago enzun nahiz.

        Zure serbitzaria naiz, indazu adimendua zure manuen ikasteko: Erakarzu ene bihotza zure ahoko hitzetara: isur ditezila zure hitzak ene gana ihintza bezala.

        Israeleko umeek erraiten ohi zioten Moisi: zu minza zakizkigu, eta enzunen zaitugu; eztagigula Iainkoa minza beldurrez hil gaitezin.

        Emagotzu, Iauna, emagotzu horrela othoitzez.

        Ezterautzut, Iauna, ezterautzut horrelako othoitzik egiten: aitzitik Samuel profeta bezala humilki eta desir handiz nagotzu; minza zaite, Jauna, zeren enzuten du zure serbitzariak.

        Eztakidala minza Moisek ez eta bertze profetetarik bat ere;

zu ene Iainko Iauna profeta guzien inspiratzaillea eta argitzaillea zarena minza zakizkit; zeren zuk xoilki behar den bezanbat irakats diazakedazu, hek ordea zu gabe eztute probetxurik eginen.

 

        2. Hitzak athera detzake ta, bainan endelegua eztute emaiten.

        Zotilki xoil minzo dire, ordea zu zaudenean ixilik, eztute bihotza irazekitzen.

        Irakasten dute letreiatzen baina zuk erakusten duzu barreneko sensua.

        Misterioak aiphatzen tuzte, baina zuk agertzen derauzkigutzu hetan dauntzan sekeretuak.

        Manamenduak emaiten derauzkigute, baina zu heltzen zaizkigu hekin konplitzen.

        Bidea erakusten deraukute, baina zuk emaiten deraukuzu bidean ibilteko indarra.

        Kanpoan xoilki hari dira, baina zuk bihotzak dotrinatzen tutzu eta argitzen.

        Ureztatzen dute kanpotik, baina zuk fruitutzea emaiten duzu.

        Oiu egiten dute bere hitzez, baina zuk emaiten duraukuzu aditzera zer erraiten duten.

 

        3. Eztakidala beraz Moisez minza, baina zu ene Jainko Jauna bethiereko egia zarena, minza zakizkit beldurrez hil nadin eta fruiturik eztezadan ekar, kanpotik xoilki abisaturik eta barrenean pitztu gaberik banago; beldurrez hitz aditzeak eta ez obratuak, ezagutuak eta ez maitatuak, zinetsiak eta ez begiratuak gerta ditezin ene kondemnazionetan.

        Minza zaite bada, jauna, zeren enzuten du zure serbitzariak, berdin baditutzu sekulako biziaren hitzak.

        Minza zakizkit ene arimaren konsolazionetan, ene bizitze guziaren oneramendutan, eta zure sekulako laudoriotan, loriatan eta ohoretan.

 

aurrekoa hurrengoa