www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Gizonen iujeamendu alferren kontra.

 

        1. Semea, tinka zazu zure bihotza Jainkoa baitan eta etzarela nihoren iujeamenduen beldur, konszienzia lekuko duzunean eztuzula hobenik borondate onik baizen.

        Gauza ona eta doatsua horrela pairatzea, eta hori etzaio gaitz izanen bihotzez humil denari, eta Jainkoa baitan fidatzenago denari, bere baitan baino.

        Hainitzek hainitz darasate, eta hargatik zinetste guti eman behar zaie, berdin ezin bat da guzien gogara egitea.

        Jondone Paulok egin ahala egin duelarik Jainkoaren arauera guziei amor egiteko, eta guzientzat bere burua gauza guzietara itzuli duelarik, halarik ere kontu guti egin du hartaz munduak emaiten ohi zuen iujeamenduaz.

 

        2. Aski den bezanbat nekatu da guziei salbamenduko bidearen erakusteko ber ahalaren eredura; bainan ezin egin du hala non hura batzutan eztuten iujeatu edo mesprezatu.

        Halakotz guzia gomendatzen zioen guziak dakizkien Jainkoari, eta bera defendatzen zen pazienziaz eta humiltasunaz mihi gaixtoen kontra gezurrezko gauzarik pensatzen ziotenean, eta hartaz nahi zuten guzia bere gogoaren arauera zerabillaten eta barraiatzen zutenean.

        Guziarekin ere noizpat ihardetsi du, beldurrez haren ixil egoiteaz eskandalik gerta lekien arima flakoei.

 

        3. Nor zare zu gizon hilkor baten beldur izaiteko? Egun bizi da, eta bihar ezta ageriko.

        Zarela Jainkoaren beldur, eta etzara izituren gizonen izigarridurez.

        Zer egin diazakezu nihork bere hitzez eta gaizki erranez? Kalte geiago egiten dio bere buruari, zuri baino; eta nor ere baita ezin itzuliko zaio Jainkoaren iujeamenduri.

        Duzun Jainkoa begien aitzinean, eta eztezazula iharduki liskar hitzez.

        Iduri badagotzu azpiratzen zarela, eta merezi eztuzun ahalkerik edo laidorik pairatzen duzula, etzaitezila hargatik tarrita, bedurrez zure koroa guti xipi dezazun zure pazienzia gabez.

        Aitzitik beha diazadazu zerura: badut nik ahala eta indarra zure libratzeko ahalkesun eta erran gaixto guzietarik, eta batbederari bihurtzeko bere obren eredura.

 

aurrekoa hurrengoa