www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMARGARREN KAPITULUA

 

Nola gizon deskonsolatuak behar duen bere burua Jainkoaren eskuetara ofrendatu.

 

        1. Ene Jainko Jauna, Aita guziz saindua, zarela orai eta bethierekotz benedikatua, zeren enekin egin den nahi duzun bezala, eta zeren egiten duzun guzia ona den.

        Alegera bedi zure serbitzaria zure baitan, ez bere baitan, ez eta nihor bertzeren baitan.

        Ezen zu xoilki, Jauna, egiazko alegrianza zare, zu ene esperanza eta koroa, ene bozkarioa eta ohorea.

        Zer du zure serbitzariak zure ganik hartu duenaz bertzerik, hala ere merezi gaberik?

        Zureak dire eman eta egin ditutzun guziak.

        Pobre beharra naiz eta neketan nago ene gazte danik: batzutan tristetzen da ene arima nigarretaraino, batzutan ere nahasten da bere baitan hura akometatzen duten pasioneak gatik.

 

        2. Nik desiratzen dut bakearen alegrianza konsolazioneko argian bazkatzen ditutzun zure umeen bakearen eske nago.

        Bakea emaite eta, alegrianza saindua isurtzen baderautazu zure serbitzariaren arima betheko da kanta eztiz eta zure laudoriotan iarriko da.

        Ordea apartatzen bazare hainitzetan egiten zaren bezala, ezin ibilliko da lasterka zure manamenduen bidean: baina iarriko da belhauniko bere bulharrari erauntsteko, zeren eztagoen atzo eta herenegun bezala, non zure argiak argitzen baitzuen haren gainean, eta non zure hegalen itzalaren azpian begiratzen baitzen oldartzen zaizkon tentamenduetarik.

 

        3. Aita iustua eta bethi laudatzekoa, etorri da orena zure serbitzariaren frogatzeko.

        Aita maitatzekoa, arrazoin da zure serbitzariak zerbait orai paira dezan zure amorioa gatik.

        Aita sekulakotz ohoratzekoa, etorri da egundainotik etorteko zela zeneakien orena, non zure serbitzaria denbora gutitako kanpotik zapatuko baita, non ordea berrenean bethi biziko baita zure begietan.

        Aphur bat mespreza bedi, humil, beheiti eta flaka bedi gizonen aitzinean, porroka bedi pairuz eta langiadurez, berriz ere zurekin argi berriaren begian pitz dadin eta zeruan loriaz goza dadin gatik.

        Aita saindua hala ordenatu duzu, eta hala nahi izan duzu, eta zer ere manatu baituzu, hura egin da.

 

        4. Ezen maite duzunari egiten diozun grazia, hau da, paira dezala mundu hunetan zure amorioa gatik, noiz ere eta noren ere ganik hura utzten baituzu pairatzera.

        Ezta lurrean deus egiten zure konseillua gabe, zuk aitzinatik ikusi gabe, ez eta arrazoin gabeki.

        Jauna, on da enetzat zeren humildu nauzun, arren zure legeak ikas detzadan bihotzeko alxadurak eta soberaniazko burupeak egoitz detzadan gatik.

        Probetxu dut zeren ahalkeak estali derautan bekokia, arren ene konsolatzeko lehen zuhe bilha noan ezen ez gizonen.

        Handik ere ikasi dut zure ezin sondatuzko iujeamenduen beldur izaiten beldurtzen, ikusirik gaixtoa bezala iustua ere penatzen duzula ez zuzen eta arrazoin gabe.

 

        5. Eskerrak, Jauna, zeren ezterauzkidatzun ene gaixtakeria barkatu, eta sensatu nauzun azote garratzez, dolore kolpeka iasarriz, eta hersturez inguratuz kanpotik eta barrenetik.

        Ezta zeruaren azpian konsola nazakeienik zu baizen, ene Jainko Jauna, arimen zeruko midikua; zuk zaurtzen baituzu eta sendatzen Ifernuetaraino eramaiten eta atheratzen.

        Bego zure gastigamendua ene gainean, eta zure azoteak dotrinatuko eta zuhurtuko nau.

 

        6. Huna, aita maitea, zure eskuetan naiz, kurtzen naiz zure zigorraren azpian, eraunts diazadazu bizkarretik eta lepotik ene makurtasuna zure borondatearen eredura xuxen dezadantzat.

        Egin nazazu diszipulu humil eta debozionetsu, egiten ohi duzun bezala, zure keinu guzietara prestik ibil nadintzat.

        Neure burua eta neure ditudan guziak utzten derauzkitzut xuxentzera: hobe da mende hunetan sensa nadin, ezen ez bertzean.

        Badakizkitzu diren guziak batetan eta xeheroki, eta gizonaren konszienzian ezta deus ere zure begietarik estalirik.

        Badakuskitzu etorkizunekoak egin ditezin baino lehen, eta eztuzu mengoarik nihork irakas diazazun edo orhoit zaitzan lurrean egiten direnez.

        Badazaguzu zer den hoberenik ene aitzinamenduko, eta zenbat balio duen tribulazioneak bizioen herdoilduraren garbitzeko.

        Egizu ene baitan zure plazer onak desiratzen duen guzia, eta begiak eztetzatzula itzul ene bizitze bekatutsutik: ezpaitu nihork hura zuk baino hobeki eta klarkiago ezagutzen.

 

        7. Egizu, Jauna, iakin dezadan iakin behar dena, onets dezadan onetsi behar dena, lauda dezadan prezatzeko zaitzuna, puxta dezadan zure begien aitzinean lizun eta itsusi dena.

        Enazazula utz kanpoko begien ikustearen arauera iujeatzera, ez eta sentenzia emaitera gizon frogatugabeen aditzearen arauera; aitzitik indazu grazia egiazko iujeamendu batez ikusten diren gauzen ezagutzeko eta beresteko espiritualen artetik, eta guzien gainetik zur plazer onaren borondatearen gauaz eta egunaz bilhatzeko.

 

        8. Hainitzetan enganatzen dire gizonen sensuak iujeamendu emaitean, enganatzen dire halaber munduzaleak, ikusten direnak xoilki maitatuz.

        Zertaz da gizona hobe, bertzeek hura handi idukia gatik?

        Enganariak enganaria, ergelak ergela, itsuak itsua, eriak eria enganatzen du batak bertzea laudatuz, eta egiaz ahalke geiago egiten dio hari merezi eztuen laudoriorik emaiteaz.

        Zeren San Francez humillak dioen bezala, zure begien aitzinean garena gare, eta ez geiago.

 

aurrekoa hurrengoa