www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Gaineko gauzak eta Jainkoaren iujeamendu gordeak eztirela sondatu behar.

 

        1. Semea, begirauzu gaineko gauzez eta Jainkoaren iujeamendu gordeez minzatzetik eta ihardukitzetik: zergatik hau hunela utzten den, eta hura halako gradura alxatzen den?

        Zergatik bata horreinbat ondikatzen den, eta bertzea hain beregain goititzen den.

        Horrelakoek iragaiten dute gizonaren indar guzia, eta ezta arrazoinik, edo eskolako disputaturik Jainkoaren iujeamendua sonda dezakenik.

        Abantaillatzen den.

        Noiz ere bada etsaiak halakorik ekartzen baiterautzu gogora, edo are iakin nahi lilibiri batzu galdez baitagozkitzun, ihardets diekezu profetaren hitz hunez:

        Justua zare, Jauna, eta zure iujeamendua zuzena da. Edo bertze hunez: Jaunaren iujeamenduak egiak dira eta orobat iustuak bata bertzearekin.

        Ene iujeamenduen beldur behar da, eta eztira sondatu behar, ezen gizonaren adimendua ezin sar diteke hetan barrena.

 

        2. Ez egin ere galderik, eta ez solhasta sainduen abantaillez, zein den bertzea sainduago, edo zer den handiago zeruetako erresuman.

        Halako solhasak maiz pitzten tuzte liskarrak, eta probetxu gabeko hitzmitzkeriak: superbiotasuna ere, eta banaloria emendatzen dute.

        Handik heldu dira inbidiak eta elkarren arteko guduak, batak saindu bat eta bertzeak bertzea superbioki abantaillatu nahi duenean.

        Horrelakorik iakin eta sondatu nahiak eztakarke probetxurik, aitzitik sainduei desplazer egiten deraue.

        Zeren enaiz ni guduko Jainkoa, baina bakearen Jainkoa naiz, eta ene bakea geiago datza egiazko humiltasunean, buru handi nahitasunean baino.

 

        3. Batzu amorioaren beroz eramaiten dire saindu bat gana bertzea gana baino: ordea afekzione hura gizonaren burutikakoago da Jainkoa ganik baino.

        Ni naiz saindu guziak egin ditudana, nik eman derauet grazia: nik ezarri tut lorian.

        Nik ezagutzen tut bataren eta bertzearen merituak: ni aitzitu aitzindu natzaie neure dulzuraren benedizinoez.

        Nik iakin dut zein diren ene maiteak, menderik zen baino lehen, nik hek hautatu itut munduaren artetik, eta hek enaute ni lehenik hautatu.

        Nik deitu itut ene graziaz, erakarri ene miserikordiaz, eta hainitz tentazione suertez erabilli.

        Nik konsolazione beregaineko konsolazioneak isuri tut hekin baitara, onean irauteko indarra eman derauet, eta hekin pazienzia koroatu dut.

 

        4. Nik lehena eta azkena ezagutzen dut: nik besarkatzen tut guziak ezin estimatuzko amorioz.

        Ni naiz laudatzekoa ene saindu guzietan, ni naiz guzien gainetik benedikatzekoa eta ohoratzekoa hetarik batbedera baitan, zeren hain lorioski handitu eta aitzinetik hautatu ditudan, bere buruz etzutelarik aitzinetiko meriturik bat ere.

        Nork ere beraz mesprezatzen baitu ene sainduetarik xipiena, eztu handiena ere ohoratzen, zeren nik xipia eta handia egin baitut.

        Eta nor ere minzo baita zenbait sainduaren kontra, ene kontra ere eta zeruko erresuman diren guzien kontra minzo da.

        Guziak dire bat karitatearen amarraz, guziek gogo bat, guziek nahi bat, eta guziek orobat elkar maite dute.

 

        5. Bai eta (zein baita hainitzez geiago) maiteago naute bere burua eta bere merituak baino.

        Zeren bere gainera eramanik, eta bere burua ganako amudiotik kanpora erautsirik, guziak bere indar guziez abiatzen dira ene amoriora, eta hartan gozoki pausatzen dute.

        Ezta deus ere hek ene ganik itzul edo behera detzakeienik, zeren nola egundainoko egiaz betheak baitira ezin iraungizko karitatearen suaz erretzen dire.

        Beraz haragiaren eta sensuen arauerako gizonak, nola ezpaitakite bere atsegin partikularez bertzerik onetsten, beudez ixilik ene sainduen estatuaz eta graduaz minzatu gabe.

        Batari edekiten diote eta bertzeari geiago emaiten bere buruko nahiaren arauera, ez ordea sekulako egiari laket zaion bezala.

 

        6. Hainitz baitan hori egiten du iakingabeak, beregainki ordea nihork guti argitua izanez nekez dakienean amudio osoki espiritualaz oneritsten norbaiten oneritsten.

        Horrelakoak bere gogo naturalaz eta munduko maitarasunaz oraino hagitz eramaiten dira saindu baten edo bertzearen amoriora, eta beherako gauzetan iarriak diren arauera iduri dagote orobat dela zerukoez.

        Bainan ezin erranezko tartea eta diferenzia da bertute eta perfekzione aphuretako gizonek pensatzen tuzten eta argituek gaineko argiak erakusirik miratzen eta konsideratzen dituzten gauzen artean.

 

        7. Begirauzu bada, Semea, zure iakinari garaitzen zaizkon gauzez kurioski minzatzetik: baina duzun artha eta hala egizu nor den xipiena ediren ahal zaitezin Jainkoaren erresuman.

        Nihork baleaki ere zein lizen bertzeak baino sainduago eta handiago zeruetako erresuman, zer probetxu luke ezagutza hartarik, hura gatik humil ezpaledi barrenago ene aitzinean eta etzartzen ezpaliz ene izenari laudorio geiago emaiten?

        Jainkoaren gogorago egiten du, nork ere bere bekatuen handitasuna eta bertuteen aphurtasuna gogoan baitaduka, eta zein urrun den sainduen perfekzionetik gogoan baitaduka, ezen ez darasanak eta dihardukanak zein den hekin artean handiena edo xipiena.

        Hobe da othoitz eta nigar beroz sainduei gomendatzea eta hekin helzakitza gogo humillaz eskatzea, ezen ez hekin sekeretuak galde alferrez iakin nahiz ibiltea eta sondatzea.

 

        8. Sainduak bereaz bere baitan kontentik eta ederki xoil kontentik daude, baldin gizonek ere baleakite kontentik egoiten eta bere banaloriazko solhasetarik eta elhetarik ixiltzen.

        Eztira loriatzen bere merituez, zeren eztadukate deus onik dutela bere buruz; bainan aitortzen dute ontasun guzia ene ganik dela, zeren duten guzia nik eman baiterauen ene neurrigabeko karitatez.

        Hain bethe dira ene Jainkotasunerako amudioz eta gaindiranoko bozkarioz non ezpaitute eta ezpaitukete loriaren eta doatsunaren eskasik.

        Saindu guziak zenbatenaz gorago baitira lorian, hanbatenaz bere baitan humillago, enekin hurbillago eta nik onetsiago dire.

        Halakotz badio eskiriturak, bere koroak erauntsten eta Jainkoaren aitzinean pausatzen zituztela, ahozpez iarri zirela bildotzaren aitzinean, eta sekula sekuloronekotz bizi dena adoratu zutela.

 

        9. Hainitzek galdegiten dute zein den Jainkoaren erresuman handiena, eta eztakite, ea gaiak edirenen direnz xipienen artean kondatuak izaiteko.

        Gauza handia da zeruan xipiena ere izaitea non guziak baitira handi, zeren guziak deitzen eta izanen ere baitira Jainkoaren ume.

        Xipiena helduko da milletara, eta ehun urthetako bekatorea hillen da.

        Zeren diszipuluek galdegin zutenean, zein izanen zen handiena zeruetako erresuman, hunelako ihardetspena enzun zuten.

        Itzulten ezpazarete onera, eta haur xume bezalakoak egiten ezpazarete, etzarete sartuko zeruetako erresuman.

        Nor ere bada bera humilduko baita haurxo hau bezala, hura da zeruetako erresuman handiena.

 

        10. Zori gaitza bere burua xumeekin gogotik beheititu nahi eztutenentzat, zeren zeruko erresumako athe xumeak hek eztitu utziko sartzera.

        Zori gaitza halaber hemen bere konsolazioneak dituzten aberatzentzat, zere pobreak sar ditezinean Jainkoaren erresuman, hek kanpoan egonen dira marraskaz.

        Alegera zaitezte humillak, bozkario zaitezte pobreak, zeren Jainkoaren erresuma zuena da, baldin ordea egian leialki bazabiltzate.

 

aurrekoa hurrengoa