www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Monasterioetako bizitzeaz.

 

        1. Behar duzu ikasi zure borondatearen hautsten hainitz gauzatan nahi baduzu zurekin eta bertzekin bakea iduki.

        Ezta guti monasterioan edo kongragazionean egoitea, eta han arrenkurarik gabe bizitzea, eta fidel irautea heriotzeraino.

        Doatsu da nor ere han prestuki bizi izan eta ongi hil baita.

        Nahi baduzu zure eginbidean egon eta probetxurik egin, kontu egizu desterratua eta Sainduralea bezala zabiltzala lurraren gainean.

        Behar duzu zure burua egin eztio Iesusen amorea gatik, nahi baduzu bizitze saindu bat eraman.

 

        2. Habituak eta koroak guti heltzen dute probetxu egitera, bainan azture ganbiamenduak eta guthizien pasioneen mortifikazione osoak egiten dute egiazko fraidea.

        Iainkoaz eta bere salbamenduaz bertzerik, bilha dabillanak eztu aurkituko tribulamendurik eta dolorerik baizen.

        Eta denbora luzez ezin dagoke bakean nor ere ezpaita enseiatzen xipien izaitera, eta guzien azpiko iartzera.

 

        3. Etorri zare serbitzatzera eta ez manatzera.

        Iakin ezazu deitua zarela paraitzera eta trabaillatzera, ez ordea alferrik egoitera edo elhe eta solhas egitera.

        Hemen bada frogatzen dire gizonak, urrea labe gorrian bezala.

        Ezin dagoke nihor hemen, nahi ezpadu bere burua bihotz guziaz Iainkoa gatik humildu.

 

aurrekoa hurrengoa