www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA LAUGARREN KAPITULUA

 

Begiratu behar dela bertzeren bizitzeaz kurioski galdegitetik.

 

        1. Semea, etzarela kurios, eztarabillazula artha alferrik: zer doatzu zuri hunez edo horrez? zarraizkit.

        Zer axola duzu hau hunelako ezpa horrelako izaiteaz, edo hura hunela ezpa horrela haritzeaz edo minzatzeaz?

        Eztuzu mengoarik bertzeentzat ihardetsteko, baina zure buruaz emaiteko duzu kontu.

        Zertako beraz nahasten eta korapillatzen? zara hekin egitekoetan?

        Huna, nik ezagutzen tut guziak: Iguzkiaren azpian den guzia ikusten dut, eta badakit nor nola dabillan, zer darabillan bihotzean, zer nahi duen, eta zertara hedatzen duen bere gogoa.

        Guziak beraz utzi behar dira ene eskuetan, zuk zure burua idukazu bake onean, eta utzazu, nahastaria nahastera nahi duen bezanbat.

        Zer ere eginen edo erranen baitu, guzia bihurtuko da haren gainera, zeren ezin engana nazake.

 

        2. Eztuzula ansiarik izen edo fama handiaren itzalpeaz, hainitzekiko familiertasunez, edo gizonen adiskidetasun partikularez.

        Zeren gauza hek errebelamenduak dakazkete, eta ilhuntasun handiak emaiten tuzte bihotzean.

        Gogotik minza nenkidikezu guardia arthatsuki egin bazeneza, noiz heldu naizen zure gana, eta zure bihotzeko athea ideki baziniazat.

        Begira aitzinetik, eta zaude ernerik othoitzetan, eta humil zaite gauza guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa