www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BORTZGARREN KAPITULUA

 

Gure bizitze guziaren zinetan oneratzeaz.

 

        1. Zaren erne eta agudo Iainkoaren serbitzuan, eta orhoit zarete maiz zertara ethorri zaren, eta zergatik mundua utzi duzun.

        Ez othe Iainkoaren arauera bizitzea eta gizon espiritual izaitea gatik?

        Hari zaite bada beroki zure probetxuaren egiten, zeren zure nekeen saria sarri hartuko duzu eta orduan ezta izanen beldurtzerik, ez doloratzerik zure azken epheetan.

        Orai guti bat trabaillaturen zare, eta gero sosegu handia bai eta bethiereko alegrianza edirenen duzu.

        Zure obra onetan fidel eta bero bazaude, Iainkoa duda gabe izanen da fidel eta aberatz zure saristatzeko.

        Esperanza behar duzu garaita ardietsiko duzula, bainan eztuzu seguranzarik hartu behar, beldurrez nagi edo urguillu zaitezin.

 

        2. Norbaitek, maiz gogoetatsu gertaturik beldurraren eta esperanzaren artean, eta behin tristeziaz betherik, aldare baten aitzinean belhauniko iarririk othoitzetan zegoela, hunela minzo zen bere buruarekin.

        O baneaki ea obra onetan oraino iraunen dudanz! eta berehala bere baitan enzun zuen Iainkozko errepuesta, ziotsala:

        Zer? hori bazeneaki, zer nahi zenduke egin? Orai egizu orduan egin nahi zendukeiena, eta segur izanen zare.

        Orduan berean konsulaturik eta baliostaturik indarstaturik, iarri zen Iainkoaren borondatearen azpian eta gogoeta dudatsua ixildu zen.

        Etzuen ere sondatu eta iakin nahi izan zer gertatuko zeikan handi hara: bainan agudoki bilha ibilli zen zer zen Iainkoaren gogarenik eta konplienik, zerbait obra onik hasteko eta konplitzeko.

 

        3. Duzun esperanza Iainkoa baitan, dio Profetak, zaude lurrean eta gozaturen zare haren aberatstasunez.

        Gauza bat da hainitz gibelatzen dituena bertutean aitzinatzetik eta beroki oneratzetik, zein baita paxeluen beldurkundea, eta hekin kontra gudukatzeko trabaillua.

        Hala baina bertze guziek baino bertutetan hagitz aitzinatzenago dute, zeinak gizon gizago enseiatzen baitira garaitzera zer ere gaitzenik eta kontrakoenik suertatzen baitzaie.

        Ezen zertan ere gizonak bere burua benzutzen eta espirituan mortifikatzenago baitu, hartan probetxu geiago egiten du, eta grazia handiago merezi du.

 

        4. Bainan eztute batak bezanbat bertzeak lan eta okasione bere baitan hiltzeko.

        Badarik ere agudoki nor hobeki hari dena sendokiago aitzinaturen da, hainitz eskas-makur duelarik, bertze ongi kostumatua baina bertutetara epelagoa baino.

        Bi gauza beregainki heltzen zaizkigu handiro oneratzen; bata eta gure buruari borxa eginik, naturalezak geienik bilhatzen dituen gauza gaixtoetarik apartatzea, bertzea eta geien eskas dugun bertuteari beroki iarraikitzea.

        Duzun halaber artha zinezago begiratzeaz bertzeak baitan maizenik higointzen zaizkitzun gauzetarik, eta hekin ithotzeaz zure baitan.

 

        5. Egizu zure probetxua alde guzietarik, erran nahi da, ikusten edo aditzen baduzu exenplu onezko gauzarik, pitz zaite haren imitatzera.

        Gaizki erraitekorik ezagutzen baduzu, begira zaite halakorik egitetik, edo noizpait egin baduzu, duzun artha ahalik lasterrena hobeki egiteaz.

        Zure begiek bertzeak konsideratzen duten bezala, bertzeek ere ordainez behatzen derautzute.

        Zein gauza eder eta alegerari den ikusteaz anaia debotak eta beruak bere eginbidetan ongi daudezila, bere ordenanzen dotrinamenduaren begiratzen.

        Zein damu eta unhagarri den ikusteaz desordenatuki dabiltzala, eta zertara deituak diren eztutela egiten.

        Zein kaltegarri den Iainkoak eman zerauen gogo onaz ez ansiatzean, eta manatuak eztirenetara itzultzeaz.

 

        6. Orhoit zaite hartu duzun borondate onaz eta gurutzefikaren imajina idukazu begien aitzinean.

        Merezi onez ahalka zaituzte Iesus-en bizitzea miraturik, zeren etzaren oraino enseiatu zurearen moldatzera harenean gainetan, hainitz duelarik Iainkoaren bidean zaudela.

        Iarten den Giristinoak gure Salbatzaillearen bizitze sainduaren eta pasione sakratuaren erneki eta zinezko debozionerekin konsideratzen, han edirenen du franko on eta premia duen guzia, eta ezta mengoarik zerbait hobeagorik bilha dezan Iesus-ganik kanpoan.

        O balethor Iesus gurutzatua gure bihotzetara, zein laster eta aseki ginatezke dotrinatuak.

 

        7. Zinezko guristinoak ongi hartzen eta ekartzen tu iasaiten eta hartzen tu manatzen zaizkon guziak.

        Nagiak eta epelak izaiten du tribuzione tribulazioneren gainean eta alde guzietarik pairatzen du herstura: zeren ezpaitu konsolazionerik, eta ezpaita zilhegi kanpokorik bilhatzera.

        Giristino legez bizi eztena gaizki erorteko peril agerian da.

        Nork ere bilhatzen baitu bide zabalagorik eta bizitze largoagorik, hura bethi hersturetan egonen da, zeren bethiere gauza bat edo bertzea higoinduko baitzaio.

 

        8. Nola egiten dute hain bertze Fraidek, zeinak baitaude hersiki zerraturik kalaustretako gobernuaren azpian?

        Gutitan jekiten dire, bizi dira bertzetarik apartaturik, xoil pobreki iaten dute, lodiz beztituak dire, hainitz lan eta trabaillu daramate, guti minzo dira, beilla luzeak egiten tuzte, eta bere burua ordenanza guzien azpian dadukate.

        Mira tzatzu Ehartrusak, Ziteauzkoak eta bertze ordenetako Fraideak eta Serorak, nola gau guziez iaikiten diren Iainkoaren laudorien kantazera.

        Hargatik laidoa lizate zu hain obra Saindu batean nagitza, horrein bertze fraide hasten direnean Iainkoaren kopletan bozkariotzen.

 

        9. O ezpagendu bertze egitekorik gure Iainko Iaunaren bihotz guziaz eta aho bethez laudatze baizen.

        O ezpazendu sekulan mengoarik iateko, edateko edo lo egiteko eta bethi Iainkoa lauda ahal bazeneza, eta arimako probetxuari xoilki itxeki ahal baziniozo! orduan doatsuago zinatezke orai zaren baino, non gorputza hain bertze beharkitan serbitzatzen baituzu.

        Ailu Iainkoak nahi halako beharrik ezpaliz, bainan arimako othuruntzatzerik xoilki baliz nolakorik, helas! gutitan aski dastatzen baitugu.

 

        10. Noiz ere gizona ethorri baita halako puntura, non ezpaitabilla bere konsolazionearen bilha kreaturetan, orduan hasten da Iainkoaren gozoki dastatzen: orduan kontentik dago gertatzen zaion guziaz.

        Ezta alegeratzen frankiaz, ez eta tristetzen eskasiaz, baina pernatzen da osoki eta fidanzarekin Iainkoaren gainean, eta Iainkoa du bere guzia gauza guzietan, dakiela Iainkoak eztuela deus ere utzten galtzera ez hiltzera, gauza guziei bizia emaiten derauela, eta guziak lehenbiziko keinura prestik daudela laster haren serbitzatzera.

 

        11. Orhoit zaite bethi azken finaz eta denbora galdua eztela bihurtzen.

        Sekulan eztitutzu bertuteak ardietsiko arthatsu, erne eta agudo ezpazare.

        Hasten bazara epeltzen, hasiko zare gaizki kausitzen, baina beroki hari bazara, bake handi bat aurkituko duzu, eta sentituko duzu trabaillua arinago dela Iainkoaren grazia gatik eta bertuteari ekarriko diozun amorioa gatik.

        Gizon beroa eta agudoa gauza guzietara da prepartua eta adelatua.

        Trabaillu handiago da bizioei eta guthizia gaixtoei buru egitea gorputzeko nekaduretan izertzea baino.

        Eskas xipietarik begiratzen eztena, baratxe erortzen da handienetan.

        Bethi alegera izanen zare arratsean eguna iragaiten baduzu obra onetan.

        Zaude erne zure gainean, iratzar zaite zerori, zaren zerori zure abisu eta konseillu emaille, eta zer ere baita bertzeez, etzaudezila zure buruaz artha iduki gabe.

        Hanbatenaz aitzinaturen zare bertutetan, zenbatenaz eginen bailieozu zure buruari bortxa. Biz hala!

 

aurrekoa hurrengoa