www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Gure beharrak behar diotzagula agertu eta bere grazia eskatu behar gaizkola.

 

Arima debotaren hitzak

 

        1. O ene Jauna guziz eztia, guziz maitatzekoa, orai debozionerekin desiratzen dudana hartzera baduzaguzu ene flakotasuna, eta pairatzen dudan beharkia, zenbat gaitzetan eta bekatutan natzan eroririk, zenbatetan zapatzen, tintatzen, aldaratzen eta lizuntzen naizen: zure gana heldu naiz erremedio bilha, konsolazione eta arintza eske nagotzu.

        Mintzo natzaio diren guziak dakizkienari, ene bihotz barreneko guziak dakuskienari, eta bera xoilki bere konsolazionez hel dakidanari.

        Badakizu zer ontasunen beharra dudan guzien gainetik, eta zer pobre naizen bertutez.

 

        2. Huna ni zure aitzinean nago pobre billusirik grazia eta miserikordia eske.

        Baska zazu zure eskalegosea, irazeki zazu ene hotztasuna zure amorioaren suaz, argi zazu ene itsutasuna zure presenziaren argiaz.

        Kirats diatzadatzu larriko atsegin guziak, indazu pazienzia bizitze hunetako gaitz eta kontrako guzietan; egizu behereko gauza kreatu guziak mespreza detzadan eta ahants dakizkidan.

        Goiti diazadazu bihotza zure gana zerura, eta enazazula utz horra hara lurrean errebelatzera.

        Zu xoilki orai danik ezti zakizkit sekulakotz; berdin zu xoilki zara ene jatekoa eta edatekoa, ene amorioa eta bozkarioa, ene dulzedura eta ontasun guzia.

 

        3. Ai nazazun guzia zure presenziaz irazeki, erre; eta zu baitara itzul, zurekin espiritu bat egin nadintzat barreneko batasunaren graziaz, eta amorio beroz urturik.

        Enazazula utz zure ganik ioaitera barurik eta iharturik, bainan hari zaite enekin miserikordioski, maiz eta maiz zure sainduekin miragarrizki hari izan zaren bezala.

        Zer miretsteko lizate guzia sutzen baninz zuk eginik, eta ene baitan eskas banendi, dakidala zu zarela bethi bizi den eta behinere iraungitzen ezten sua, zu zarela bihotzak garbitzen dituen, eta adimendua argitzen duen amorioa?

 

aurrekoa hurrengoa