www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULUA

 

Zer erreberenziarekin Iesus-en gorputz preziosa errezibitu behar den.

 

Arima debotaren ihardetspena

 

        1. Hauk dire zure hitzak, o ene Iesus, egundainoko egia zarena; hek behingo aldian berean erran eztitutzularik, eta leku ber-batetan eskiribatuak eztirelarik.

        Zeren bada zureak, eta egiak baitire, behar ditut guziak hartu, zuri eskerrak emanik, eta zinetste ekarririk.

        Zureak dire, eta zuk erranak; eta eneak ere dira, zeren hek athera batitutzu ene salbamenduko.

        Gogo onez hartzen tut zure ahotik, arren barrenago sar ditezin ene bihotzean, eta hersikiago itxeki diozoten gatik.

        Bihotzten naute horrelako bihotz beratasunezko hitz eztiek eta amoriozkoek: ordea ene bekatuek izitzen naute, eta ene konszienzia lizunak gibelatzen nau zure sakramendu handi hortara hurbiltzetik.

        Zure hitzen amolsurak erakartzen nau, ordea ene gaixtakeriek zapatzen naute bere hainitz izanez.

 

        2. Manatzen nauzu fidanzarekin hurbil nakizula, nahi badut zurekin izan parterik eta har dezadala hiltzearen kontrako ianharia, nahi badut sekulako bizia eta loria ardietsi.

        Zatozte, diozu, ni gana nekatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko zaituztet. Matt. 11.

        O hitzaren eztia eta amolsua bekhatorearen beharrian! Zuk, ene Jainko Jauna, pobrea eta errumeza gonbidatzen baituzu zure gorputz guziz sainduaren mahainera eta partaletasunera!

        Ordea, nor naiz ni, Jauna, zure gana ausartzeko hurbiltzera?

        (3 reg. 8.27) Huna, zeru guziak eztire aski zure idukitzeko, eta badiozu, zatozte nigana guziak.

 

        3. Zer erran nahi du ohora begitartetsu, eta gonbidatze amolsu horrek?

        Nolatan ausartuko naiz zure gana ethortzera; ezpaitut ene baitan deus onik ikusten halako buruperik hartzeko?

        Nolatan sararaziko zaitut ene etxera, dakusadala maiz eta maiz zure begitarte begitartetsua ofensatu dudala?

        Angeruak eta Arkanjeluak ikara dire, beldur dira Sainduak eta iustuak, eta zuk dioskuzu: zatozte ene gana guziak.

        Zuk, Jauna, hori erran ezpazeneza, nork zinets liro egia lizela? zuk manatzen ezpazendu, nor lizate ausart hurbiltzera?

        Huna, Noe gizon iustuak ehun urthetako trabaillua eman du lege zaharreko Arka. Arka zeritzon untzi famatu haren egiten bera buruaren salbatzeko jende gutirekin: eta ni nolatan oren batez prepara naiteke munduko kreatzaillearen ene baitara debozionerekin hartzera?

 

        4. Moises zure serbitzari, zure adiskide handi eta berezi hark arka bat egin zuen ezin busteleko zurez, hura ere urreztatu zuen urrerik garbienaz, hartan barrena Legearen taulak ekartzeko; — eta ni kreatura bustela ausartuko othe naiz zu lege egille, eta bizia emaille horren hain errazki errezibitzera?

        3reg.6. Salomon Israeleko erregetarik zuhurrenak zazpi urthe eman itu tenplu miragarri baten egiten zure izenaren laudoriotan; zortzi egunez egin du haren konsekratzeko besta; milla bakezko hostia ofrendatu itu, eta lege zaharreko Untzia baketiarra tronpeta soinuz, eta aleluiekin ezarri du preparatu zioen lekuan.

        Eta nik munduan direnetarik ondikozkoen eta dohakabeen horrek nolatan sar araziko zaitut ene etxean; nekez baitakit oren erdi baten iragaiten debozionean? hala ere aineza oren erditsu hura bedere behar bezala iragan.

 

        5. O ene Jainkoa, zenbat artha zedukaten aitzineko hek zuri zure gogorako serbitzurik egiteaz.

        He! zein guti den nik egiten dudana! zein denbora labur emaiten dudan, preparatzen naizenean zure sakramendu sainduaz othurunzatzera.

        Gutitan gertatzen naiz osoki ene baitan bildurik, are gutitanago fuineko errebelamendu guzietarik libraturik.

        Eta egiaz zure Iainkotasunaren salbagarrizko presenzian elitzaiket ethorri behar eder ezten gauzarik, enenduke deusek ere trabatu behar, orduan ostatatu behar dudanaz gero, ez Angeru bat, baina bai Angeruen Jauna.

 

        6. Badarik ere hagitz bertze eta bertze dira Bakezko untzia bere errelikiekin eta zure gorputz guziz garbia bere ezin erranezko bertutekin.

        Xoil bertze eta bertze dira Lege-zaharreko sakrifizioak, zeinak baitziren gerokoen aitzin-seinaleak, eta zure gorputz preziosaren sakrifizioa, zeina baita sakrifizio zahar guzien konplimendua.

        Zergatik bada enaiz geiago irazekitzen zure ohorezko presenziaren aitzinean?

        Zergatik enaiz artha handiagorekin preparatzen zure sakramendu sainduaren hartzera; halaz eta Patriarka, Profeta, Errege are eta leheneko Prinze saindu hek bere azpiko jende guziarekin halako debozionezko seinalerik zure Maiestate sainduaren serbitzuan erakusi dutenaz geroztik?

        Reg. 7.7. David Errege debozionez bethea bere indar guziez dansan hari izan da Jainkoaren Arkaren aitzinean bere lehenagoko Burhasoei egin zitzaizten ontasunen orhoitzapenetan: hainitz moldezko organoak egin tu, Salmoak eskiribatu itu, eta ordenatu du kanta ditezin alegrianzarekin, berak ere maiz kantatu itu gitarraren gainean, Espiritu Sainduaren graziak hura zeraman arauera: irakasi dio Israeleko jendeari bihotz guziaz Iainkoaren laudoriotzen, aho batez egunoroz handi etsten, benedikatzen eta ozpatzen.

        Orduan halako debozionerik eta Jainkoaren laudoriozko orhoitzapenik egiten bazen lege zaharreko Aitaren presenzian: nolako erreberenzia eta debozione orai nik, eta Giristino guziak behar dugu Sakramendu sainduaren aitzinean Iesus maitearen gorputz adoratzekoa hartzen dugunean?

 

        8. Hainitzek laster egiten dute hainitz leku urrunetara Sainduen errelikiak bisitatzea gatik.

        Espantuz iarten dira hekin mirakuilluzko obrak enzuteaz, Elizetako obradura handiak miratzen tuzte, hekin hezur sainduak muzuztatzen tuzte, sirikuz eta urrez estaliak direlarik.

        Eta huna, zu hemen presentean enekin zare aldarean, o ene Iainkoa, sainduen saindua, guzien kreatzaillea, eta Aingeruen Iauna.

        Hainitzetan kuriostasunak, eta lehen ez ikusiak ikusi nahiak daramatza gizonak halakorik ikustera, eta handik probetxu eta oneramendu guti dakarkete, noiz ere behintzat horra hara baitabiltza egiazko urrikimendurik gabe.

        Hemen ordea Aldareko sakramenduan osorik eta bizirik zaude, ene Iesus Jauna, egiazko Jainkoa, et gizon egiazkoa: eta nor nahik sekulakotz salbatua izaiteko probetxu hainitz atheratzen du, noiz ere behar bezalako debozionerekin errezibitzen baitzaitu.

        Baina zure gana eztu nihor ekartzen edozein arintasunek, ez kuriostasunak, ez eta sensuetarasunak; baina bai fede fermuak, esperanza debotak, eta karitate garbiak.

 

        9. O Iainkoa, munduko ezin ikusizko Kreatzaille, zein miragarriki hari zaren gurekin! zein eztiki eta graziozki ordenatan duzun zure hautatuekin! zeroni presentatzen baitzaizte sakramendu hunetan har zaitzaten gatik.

        Hori segur garaitzen zaie adimendu guziei, horrek manera beregain batez arima deboten gogoak eta bihotzak bereganatzen tu eta irazekiten.

        Ezen bere bizitze guzia oneramendura ordenatzen duten zure egiazko fidelek hainitzetan debozionezko grazia, eta bertuterako amudio handi bat ardietsten eta ekartzen dute Sakramendu saindu hunetarik.

 

        10. O Sakramenduaren grazia miretstekoa, estalia eta gordea, Giristino fidelek xoilki ezagutzen dutena, fedegabekoa eta bekatuaren sehiek ezin froga dezaketena.

        Sakramendu hunetan emaiten da grazia ispirituala, arimara bihurtzen da bertute galdua, eta bekatuak itsustu zuen edertasuna berritzen da eta berregintzen.

        Grazia hura batzutan hain da handia, non, emaiten duen debozionea, bethe izanez, ez xoilki arimak, bainan eta gorputz flakoak sentitzen baitu indarrak emendatzen zaizkola.

 

        11. Halakotz damugarri eta urrikalkizun gare gure epeltasuna eta ansigabetasuna gatik, zeren ezgoazen gogo handiagorekin gure Iesus-en errezebitzera, dakigula haren baitan datzala Salbatzeko diren guzien esperanza eta meritua.

        Zeren hura da gure Saindugarria, libranza, eta libratze saria: hura da mundu hunetan dabiltzanen konsolazionea, eta sainduen sekulako gozamena.

        Beraz hagitz damutzeko gauza da, zeren geienek hain kontu guti dadukaten zerua arraitzen, eta mundu guzia mantenatzen duen misterio salbagarrizko hunetaz.

        O gure bihotzaren itsua eta gogorra! ezpaitugu hain ezin erranezko dohaina prezatzen, eta egunorozko usanza dela kausa, erori et isuri baigare hari ez behatzeko ere kontura.

 

        12. Zeren Sakramendu guziz saindu hau leku batetan xoilki egiten baliz, eta Apez bakoitz batek hura munduan konsekra baleza, zein desir handiz uste duzu jendeak lioaskeiela leku hartara halako Apezaren ikusteko, eta meza sainduaren enzuteko?

        Bainan orai hainitz Apez egin da, eta gure Salbatzaillea hainitz lekutan ofrendatzen da, erakustea gatik Iainkoaren gizona ganako amorioa eta grazia hanbatenaz dela handiagoa, zenbatenaz Sakramendu saindua leku geiagotan barraiatua baita.

        Eskerrak derauzkitzut, o ene Iesus maitea, arimen egundainoko Arzaina, zeren gu pobre eta desterratu hauk nahi izan gaitutzun zure gorputz eta odol preziosaz othuruntzatu, eta zure aho bereko hitzez zure misterioen hartzera gonbidatu, erraiten deraukuzunean: zatozte ene gana nekaturik eta kargaturik zaudeten guziak, et nik pausu eta indar berri emanen derautzuet. Matt. 11.

 

aurrekoa hurrengoa