www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Nola gomendatu behar gaizkon Iainkoari eta nola hura benedikatu behar dugun tribulazioneak akometatzen gaituenean.

 

        1. Iauna, sekulakotz benedikatua dela zure izena, zeren nahi izan duzun tentazione eta tribulazione hau ethor zekidan.

        Ezin noakeo ihesi baina badut beharra zure gana laster egiteko, arren hel zakizkidan eta hura onera itzul diazadazun gatik.

        Iauna, orai tribulazionean nago, eta ene bihotza eztago ongi, baina presenteko pasioneak hagitz trabaillatzen nau.

        Aita maitea, zer erranen dut orai? Hersturetan atzemana naiz: salba nazazu orai berean.

        Bainan hargatik etorri naiz oren hunetara zuri loria eman dakizun gatik ni hagitz humildua eta zure ontasunaz libratua izanez.

        Plazer nauzula, Iauna, libratu zeren nik pobre horrek zer daidiken, eta zu gabe norako naiz?

        Indazu, Iauna, orai ene pazienzia. Hel zakizkit ene Iainkoa, eta enaiz beldur izanen, zenbat ere kargatua izanen bainaiz.

 

        2. Orai bitartean zer erranen dut? Iauna egin bedi zure borondatea. Egiaz merezi dut tribulatua eta zapatua izaitea.

        Berdin pairatu behar dut, eta aidezadan emeki paira, ekaitza eta tenpesta ioan dadin eta hobeki gerta dakidan artean.

        Zure esku guziz botheretsuak tentazione hau ere eraman dezake ene ganik, eta ema dezake haren oldarzarrea osoki eror enadintzat.

        Zeren zuk, o ene Iainkoa, ene miserikordia, lehen hainitzetan horrela egin duzu enekin ene aldera.

        Eta zenbatenaz hori gaitzago baita enetzat hanbatenaz errazago da zuretzat guziz gainekoaren eskuko obra izanez.

 

aurrekoa hurrengoa