www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULUA

 

On dela maiz komuniatzea.

 

Arima debotaren hitzak

 

        1. Huna ni, Iauna, zure gana heldu naiz; arren zure dohainetik ongi gertha dakidan, eta pobreari zure ontasunaz, o Iainkoa, aphaindu diozun baraskari sainduan alegera nadintzat.

        Huna, zure baitan da desira dezakedan, eta desiratu ere behar dudan guzia, zu zare ene salbamendua, eta libranza, ene esperanza eta indarra, ene ohorea eta loria.

        Alegera zazu bada egun zure serbitzarien bihotza, zeren zure gana, ene Iesus maitea, alxatu dut ene arima.

        Badut desira orai zure errezibitzeko ahalik debozione eta erreberenzia handienarekin: nahi zaitut ene etxean sar arazi, ni ere Zacheo bezala benedika dezazun, eta Abrahamen umeen artean konda nadin gatik.

        Ene arima guthiziatzen da zure gorputz sainduaz, eta ene bihotzak desiratzen du zurekiko bat izaitera.

 

        2. Eman zakizkit, Iauna, eta aski dut, berdin zutaz kanpoan ezta balio duen konsolazionerik.

        Zu gabe ezin naiteke, eta ene gana heldu ezpazare, ezin nagoke bizirik.

        Halakotz behar natzaitzu maiz hurbildu, eta behar zaitut maiz errezibitu ene salbamenduko erremediotzat, beldurrez munduko bide hunetan flaka nadin, gertatzen banaiz zeruko iakiaz gabeturik.

        Zeren, zeronek, o ene Iesus guziz miserikordiosa, jendei predikatzen zenerauenean, eta hainitz moldezko eritasunak sendatzen zinituenean, hunela noizpait erran duzu: Eztitut igorri nahi bere etxetara barurik, bidean flaka ditezin beldurrez.

        Hori bada egizu orai enekin, zure burua sakramendu sainduen utzi duzunaz gero fidelen konsolamenduko.

        Ezen zu zare arimaren othurunza gozoa, eta nork ere behar bezala ianen baitzaitut, hura izanen da sekulako lorian partale eta primu.

        Egiaz nola hunein uzu erorten bainaiz eta egiten baitut bekatu, nola hunein laster nagitzen eta flakatzen bainaiz, behar naiz ere maizko orazionez, konfesionez, eta zure gorputz sakratua maiz errezibituz berriztatu, garbitu eta irazeki beldurrez, sobera banago erremedio saindu hura hartu gabe, eror nadin neure leheneko borondate saindutik.

 

        3. Ezen gizonaren gogoa gaizkira isuria da bere gazte danik, eta Iainkozko miritzina heltzen ezpazaio, berehala gaixkiagotan erorten da.

        Beraz komunione saindua gibelatzen du gaizkitik, eta ongian borthitzten du.

        Zeren orai huneinbat nagitzen eta epeltzen banaiz komuniatzen edo meza erraiten dudanean, zer lizateke erremediorik hartzen ezpanu, eta horrelako indargarri bilha ezpaneza?

        Eta enaizelarik ongi preparatua eta iarria egun oroz meza sainduaren erraiteko, badarik ere ahal guzia eginen dut egun iakinetan Iainkozko misterioen errezibitzeko.

        Ezen arima fidelaren konsolazione prinzipaletarik bat hau da, gorputz hilkorrean zu ikusi gabe dabillano bere Iainkoaz orhoiturik bere maitea bihotz debotaz errezibi dezala.

 

        4. O zure gure ganako bihotz beratasunaren obra miragarria! Zuk, o Iainko Iauna, espiritu guzien kreatzaillea eta bizitzaillea, nahi baituzu arima gaizoa gana etorri, eta haren gosea zure Iainkotasun eta gizontasun osaz gizendu.

        O zori onezko espiritua, o arima doatsua, zeinok ere merezi baitu zu bere Iainko iauna debozionerekin errezibitzea, eta errezibitzen zaituenean bozkario ispiritualaz bethetzea.

        O zein Iaun handi errezibitzen duen, zein arrotz maite etxeratzen duen, zein lagun arrai hartzen, zein adiskide fidel bereganatzen, zein espos eder, zen noble, zein guzien artean eta guzien gainetik maitatzeko besarkatzen duen.

        O ene maiterik maiteena! Zerua, lurra, eta hekin edergaillu guziak beudez ixilik zure aitzinean.

        Ezen zer ere baitute ederrik eta laudatzekorik, hura dute zure ontasunaren bizartasunetik, eta sekulan eztira helduko zure izenaren edertasunera, zeinaren zuhurziak ezpaitu neurririk.

 

aurrekoa hurrengoa