www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Grazia estali behar dela humiltasunaren guardiaren azpian.

 

        1. Semea, hobe eta segurago da zuretzat debozioneko grazia estaltzea, haren gatik ez gora alxatzea, hartaz maiz ez minzatzea, eta hainitz prezatzea; baina zeronek zure burua mesprezatzea eta beldur izaitea, orhoiturik hura eztuzula merezi.

        Etzaizko afekzione gozo hari tinketzegi lotu behar, iakinik sarri ganbia ditekeiela kontrako batetara.

        Graziaz gozatzen zarenean orhoit zaite zein gaizo eta errumes zaren graziarik eztuzunean.

        Ordea begira zaite zinetstetik bizitze espiritualearen probetxu egin duzula graziaren konsolazionea duzunean.

        Aitzitik erakusiko duzu debozionetsu zarela iarten bazare humil eta apal, hura edekiten zaitzunean: hala non nagi etzaitezin orazioneari eta bertze kostumatu ohi tutzun obra onei iarraikitera.

        Beraz orduan zure ahala eginen duzu eta dakikezun manera hoberenarekin, guzien gainetik begiratuko zare zure buruaren osoki flakatzera utztetik gogoan sentituko duzun idortsuna eta herstura gatik.

 

        2. Zeren hainitzak despazienziatzen eta nagitzen dire, gauzak heldu eztirenean hekin gogara.

        Gizonaren bideak eztira bethi haren eskuko, baina Iainkoari dagoka emaita eta noiz nahi, nahi bezanbat, eta nor nahi konsolatzea plazer duen bezala eta ez geiago.

        Batzuek zuhur gabez debozioneko grazia zela kausa, berek galdu dute bere burua.

        Geiago egin nahi izan dute ahal zeidiketen baino, eta bere indarren aphurtasuna neurtu gabe bihotzeko afekzioneari desirari, lehen iarraiki zaizko ezen ez arrazoinaren iujeamenduari.

        Eta zeren thematu baitira obra handiagorik egitera Iainkoak plazer zuen baino, hargatik laster galdu dute grazia.

        Bere habia edo ohatzea zeruan eman zutenak pobretu dira eta ohoregaberik gelditu, arren humildurik eta billusirik ikas dezaten ez hegaldatzen bere hegalez, baina bai ene hegalen azpian esperanza ezarten.

        Oraino berri direnak eta Iainkoaren bidean frogatugabeak gobernatzen ezpadire zuhurren konseilluz errazki engana eta gal ditezke.

 

        3. Nahiago bazaiote bere sentimeduari iarraiki frogatu ohi direnei zinetste ekarri baino, ilkitze perillosa izanen dute, nahi ezpadute bere buruko iduripena largatu.

        Bere ustez zuhur direnek gutitan eta nekez pairatuko dute nihork bertzerik goberna detzan.

        Hobe da guti iakitea humiltasunarekin eta endelegu gutirekin, ezen iakintasunen tresor handirik izaitea burupeko banaloriarekin.

        Hobe da guti duzun hainitz baino, zeren handik urguillu baitzindezke.

        Eztu zuhurki asko egiten nork ere bere burua osoki largatzen baitu alegrianzara bere pobrezia iraganaz ahantsirik eta orhoitu gabe Iainkoaren beldurtasun garbia bethi beldur dela eman zaion graziaren galtzeaz.

        Eztu halaber bertuterik aski nork ere inkontru gaitzik edo atsekaberik heldu zaionean esperanza guzia galtzen baitu eta ene baitan gutiegi fidaturik hartzen baitu nitaz behar ez bezalako sentimendurik.

 

        4. Nork ere bakearen denboran nahi baitu seguregi egon, hainitzetan gerla denboran edirenen da sobera flakaturik eta beldurturik.

        Bazeneaki bethi zura baitan humil eta xipi egoiten, eta zure espirituaren neurriz gobernatzen, etzindezke horrein laster perrilletan eta bekatutan eror.

        Konseillu ona da, espiritua bero duzunean, gogoetan jartzea zer gertatuko zaitzun argia ioanez gero.

        Eta hala gerta dakizunean, pensa zazu argia berriz bihur daitekeiela, zeren hura edekiten baiterautzut noizpaiterainokotz ene loriatan eta zure begiramendutan.

 

        5. Hobe da hainitzetan horrela froga zaitezin bethi zori ona zure gogara bazendu baino.

        Zeren merezimenduez iujeatzekotzat ezta behatu behar ea Iainkoa hainitz gauza agerriz erakusten dioen norbaiti eta hainitz konsolazione emaiten dioenz, ea hainitz iakina den eskiritura sainduan, edo gradu handitan iarria.

        Bainan ikusi behar da, ea egiazko humiltasunean zimendatua den, eta Iainkozko karitatez bethea den, ea bethi garbiki eta zinetan Iainkoaren ohorearen bilha dabillan, ea beren burua ezdeus dadukan eta egiazki mesprezatzen duen, eta ea nahiago duen bertzeek hura mespreza eta mendre ets dezaten ezen ez ohora dezaten.

 

aurrekoa hurrengoa