www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

Naturalezaren gaixtaduraz eta Jainkoaren graziaren indarraz.

 

        1. Ene Jainko Jauna, zure imajinara eta idurira kreatu nauzuna, indazu grazia hura, zeina erakusi baituzu hain handia eta premiazkoa dela ene salbamenduko, arren bekatutara eta galtzera naraman ene naturaleza gaixtoari garait ahal nakion.

        Zeren ene haragian sentitzen dut bekatuaren legeak ene espirituaren legeari gerla egiten dioela, eta gathibu naramala hainitz gauzetan sensuen obeditzera, eta haren pasionei ezin egin diezeket buru, zure grazia guziz saindua heltzen ezpazait, eta ene bihotzean barrena beroki sartzen ezpada.

 

        2. Zure graziaren eta are grazia handiaren beharra da, bethiere gaixtarasunera bere gazte danik isuria den naturalezari garaitzeko.

        Ezen hura eroriz geroztik Adam lehen gizonaren faltaz, eta bekatuak hura lizundu zuen bezain sarri, notha eta kutsu haren pena iautsi zen gizon guzien gainera.

        Hala non zuk eder, on eta xuxen kreatu zenduen naturaleza hura bera orai hartzen baita naturaleza nothatuaren biziotzat eta flakaduratzat, zeren azkendu zaion inklinazioneak hura baitarama gaizkira eta behereko gauzetara.

        Ezen gelditu zaion indar aphurra hautsaren azpian estalirik datzan su inhar bat bezalakoa da.

        Huna da arrazoin naturala bera hagitz ilhundua eta lanbo handiz inguratua, oraino onaren ongiaren eta gaixkiaren artean iujeamendu emaiteko bothere duena, eta ezagutzeko zein urrun diren bata bertzetik egia eta gezurra, indarrik eztuelarik on zaionaren konplitzeko, eta gozatzen eztelarik argi betheaz, ez eta bere afekzioneen osasunaz.

 

        3. Hargatik, ene Jainkoa, neure barreneko gizonaz bezanbatean laketzen zait zure legean, dakidala zure manamendua ona, iustua eta saindua dela, eta irakasten derautala gaizkitik eta bekatutik ihes egitea.

        Bainan haragiaz serbitzatzen dut bekatuaren legea, sensuak geiago obeditzen ditudala arrazoina baino.

        Halakotz borondate ona datxet, bainan eztut edireiten haren konplitzeko indarrik.

        Hainitzetan deliberatzen dut hainitz ongiren egitera, baina zeren grazia eskas baitut ene flakotasunari heltzeko, kontrako aphurra gatik gibelat itzulten naiz eta flakatzen.

        Handik heldu da ezagutzen dudala perfekzione bidea eta klarki asko ikusten dudala nola egin behar dudan, bainan ene gaixtaduraren pisuaz kargaturik eta zapaturik enaiz alxatzen hoberenetara.

 

        4. O Jauna, zein premia handia dudan zure grazia hel dakidan, ongi egiten hasteko aitzinatzeko eta konplitzeko.

        Zure grazia gabe deusik eztaidiket: bainan hura laguntzen bazait eta bortitzten banau, badaidiket den guzia zure baitan.

        O grazia egiazki zerukoa, zeina gabe ezpaitukegu merezimendurik, eta ezpaita kasurik egin behar naturalezako dohain eta abantail guziez.

        Ofizioek, aberatstasunek, edertasunak, indarrak, espirituak, ederki minzatzeak eztute deus balio zure aitzinean, Jauna, zure grazia gabe.

        Ezen naturalezako donuak orobat dire prestuentzat eta gaixtoentzat, baina grazia edo karitatea da hautatuen abantail eta dohain berezia, estimatzen baitira sekulako biziaz gozatzeko gai eta merezient hartaz seinalatuak direnean.

        Grazia hura hain da beregainekoa, non hura gabe deus ere ezpaita prezatzen, ez profeziako donua, ez, mirakuillu egitea, ez eta zer ere kontenplazione handi eta gora nahi den.

        Are geiago, eztira zure gogarakoak, ez fedea, ez esperanza, ez eta bertze bertute guziak karitatea eta grazia gabe.

 

        5. O grazia guziz doatsua, gogoz pobre dena bertuteez aberatsten duzuna, eta hainitz untasunez aberatstua bihotzez humil egiten duzuna.

        Zato, iauts zaite ni gana, bethe nazazu goizean zure konsolazioneaz, beldurrez goga unhaturik eta idorturik flaka dadin ene arima.

        Othoitzez nagotzu, Jauna, ediren dezadan grazia zure aitzinean, zeren aski dut zure grazia, izaiten ezpadut ene naturalezak desiratzen duen bertze gainerako gauzarik.

        Hainitz tribulazionek tentatzen eta penatzen banaute ere enaiz gaitzen beldur izanen zure grazia enekin badago.

        Hura da ene indarra, hark konseillu ematen deraut, hura heltzen zait eta laguntzen.

        Hura etsai guziak baino botheretsuago da eta zuhur guziak baino zuhurrago.

 

        6. Hark egia erakusten du, dotrina irakasten, bihotza argitzen, hersturetan konsolatzen, tristezia kentzen, beldurra kanporatzen, debozionea azten eta nigar sainduak erakartzen.

        Zer naiz ni hura, egun ihar, tronko, sokil ezdeusetako eta etxatzeko bat baizen?

        Beraz, Jauna, aitzin bekit zure grazia, iarraiki bekit, eta bethi idukinzala obra onetan ernerik Iesu khristo zure seme maitearen amorez. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa