www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Gaizki errailleen mihien kontra.

 

        1. Semea, eztakizula gaitsi, baldin batzuek zutaz iduripen gaixtorik badute, eta erraiten badute gogotik aditzen eztuzun gauzarik.

        Zeronek sentimendu gaixtoago behar duzu zure buruaz, eta zinetsteko duzu eztela bat ere zu baino flakoagorik.

        Baldin bazabiltza zure barrenaldien miratzen, eztuzu kontu handirik eginen airean dabiltzan hitzez.

        Ezta zuhurzia xipia ixilik egoitea ordu gaitzetan, eta bihotz barrenetik ene gana itzultzea, eta munduko iujeamendua gatik ez aldaratzea.

 

        2. Eztemazula zure bakea gizonen ahotan: zeren ongi edo gaizki hartzen badituzte zure eginak edo erranak, etzare hargatik zarena baizen.

        Non dago egiazko bakea eta egiazko loria? Ez othe ene baitan?

        Nork ere ezpaitu guthiziarik munduari plazer egiteko, eta ezpaita beldur haren desgogarako gauzarik egina gatik, hura bake handiaz gozatuko da.

        Behar ezlegezko amoriotik eta beldurtasun alferretik heldu da bihotzaren aldaramendu eta sensuen barraiamendu guzia.

 

aurrekoa hurrengoa