www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA BATGARREN KAPITULUA

 

Denborazko ohore guzien mesprezioaz.

 

        1. Semea, eztakizula gaitzi ikusten baditutzu bertzeak ohoraturik eta goititurik, zu ordea mesprezaturik eta beheititurik.

        Goiti zazu bihotza ni gana zerura, eta gizonek lurrean egiten duten mesprezioak etzaitu damutuko.

        Jauna itsuturik gaude, eta banitateak laster enganatzen gaitu.

        Ongi miratzen badut neure burua, ezta kreaturarik egundaino bidegaberik egin derautanik eta halatan eztut zertaz zure kontra arrankuratzerik.

 

        2. Ordea nola maiz eta handiro ofensatu baitzaitu zuzenez kreatura guziak armatzen dira ene kontra.

        Hargatik arrazoinez emaiten zait ahalkea eta mesprezioa egiten, eta zuri dagotzun laudorioa, ohorea, eta loria.

        Eta ni hartara iarten ezpanaiz, non gogo onez nahi dudan guziek utz nazaten mesprezaturik, eta ez deustzat iduki nazaten, ezin duket barreneko bakerik eta dagokeien bihotzeko finkamendurik, ez eta espirituzko argimendurik ez eta zurekiko batasun osorik.

 

aurrekoa hurrengoa