www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Obedienziaz eta azpiko iartzeaz.

 

        1. Guztiz gauza handia da obedienzian egoitea, Superior baten azpian bizitzea, eta bere burua ez izaitea bere eskuko.

        Hagitz segurago da azpiko izaitea, Nausi eta Kargudun baino.

        Hainitzak obedienziaren azpian daude borxazago karitatez baino, eta halakoek pena dute, arinki darasate, eta bihotzeko libertatea eztute ardietsiko iartzen ezpadira gogo guziaz norbaiten meneko Iainkoa gatik.

        Laster egizu huna edo horra, zoaz nora nahi, eztuzu pausurik edirenen Superior baten manuaren azpian humilki iarririk baizen.

        Iduritzeak eta lekutik lekura aldatzeak hainitz enganatu dute.

 

        2. Egia da batbedera gogotik hari dela iduri dagokanaren arauera, eta lixturtzenago dela berak bezalako sentimendu dutenen aldera; baina Iainkoa gure artean badago, premia da batzutan utz dezagun gure sentimendua bake izaitea gatik.

        Nor da hain zuhur non diren guziak ahal dakizkiyen?

        Beraz etzaitezila sobera perma zure sentimenduaren gainean, baina bertzerena ere enzun ezazu gogotik; ezen zure sentimendua ona bada eta hura Iainkoa gatik largatzen baduzu bertzearenari iarraikitzeko, probetxu geiago handik atherako duzu.

 

        3. Hainitzetan aditu dut segura dela enzutea eta konseillu hartzea, emaitea baino.

        Gerta diteke ere bataren eta bertzearen konseillua on izanen dela; baina bere ez utztea bertzeari amor egitea gatik, arrazoinak hala nahi direnean, superbioaren eta nabarmenaren seinalea da.

 

aurrekoa hurrengoa