www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Esperanza falsoari eta superbiotasunari ihes egiteaz.

 

        1. Banaloriazkoa da bere esperanza gizonetan edo kreaturetan ezarten duena.

        Etzarela ahalke bertzeen serbitzatzera Iesus-en amorea gatik, eta mundu hunetan pobre iduritzera.

        Etzaitezila fida zure buruaz, bainan ezar ezazu zure esperanza Iainkua baitan xoilki.

        Egizu egin ahala zure aldetik eta Iainkoa helduko zaio zure borondate onari.

        Etzaitezila fida zure iakinaz edo nihoren arteziaz, bai ordea Iainkoaren grazia baitan: hark abantaillatzen baititu humillak eta bere burua handi dadukatenak beheititzen.

 

        2. Etzaitezila loria aberatstasunetan, balin baduzu, ez eta adiskidetan zeren handi diren, baina Iainkoa baitan, zeinak den guzia emaiten baitu eta desiratzen ere bere buruaren emaitera gauza guzien gainetik.

        Etzaitezila urguillu zure gorputzeko handitasuna edo edertasuna gatik, zeren aphur bat erituz galtzen da eta itsusten.

        Etzaitezila loria zure fetxotasunaz edo espiritu ederraz, beldurrez higoin zakizkon Iainkoari, zeinarena baita zer ere onik baituzu zure izaitez.

 

        3. Eztadukazula bertzeak baino hobea zarela, beldurrez gaixtoago ediren zaitezin Iainkoaren aitzinean, zeinak baitaki zer den gizona baitan.

        Eztuzula burupenik zure obra onak gatik zeren bertzela iujeatzen du Iainkoak, eta munduak bertzela, eta hainitzetan Iainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona.

        Zerbait onik baduzu, zinets zazu bertzeek hobeagorik dutela, humiltasuna begira dezazun gatik.

        Eztukezu kalterik guzien azpian iartzeaz, bainan bidegabe handi egiten diozu zure buruari bat baino gorago altxatzeaz.

        Humilla gozatzen da ardurako bakeaz, eta superbioaren bihotzean ostatatzen dira inbidia eta bekaitsteria.

 

aurrekoa hurrengoa