www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN KAPITULUA

 

Gogo garbiaz eta intenzione sinpleaz.

 

        1. Bi hegalez alxatzen da gizona lurreko gauzetarik; sinpleziaz eta garbitasunaz.

        Sinplezia behar da intenzionean, eta garbitasuna afekzionean.

        Sinplezia behar dago Jainkoa gana, eta garbitasunak Jainkoa ardietsten du eta gozatzen.

        Ezta obra onik trabatuko zaituenik, zure baitan libro bazare afekzione desordenatuetarik.

        Jainkoaren borondateaz eta lagunaren probetxuaz bertzerik bilhatzen ezpaduzu, gozatuko zare barreneko libertateaz.

        Zure bihotza xuxena baliz, kreatura guziak zuretzat liratezke bizitzearen mirailla eta dotrina sainduaren liburua.

        Ezta hain kreatura xipirik eta ezdeusik non eztuen Jainkoaren ontasuna errepresentatzen.

 

        2. Ona eta garbia bazine zure baitan, gauza guziak ikus zenetzake traburik gabe, eta diren bezala ezagut zenetzake.

        Bihotz garbiak iragaiten du zerua eta ifernua.

        Nolako baita nihor bera baitan, hala iujeatzen du kanpotik.

        Munduan alegrianzarik bada, hartaz gozatzen da bihotz garbia duen gizonak: eta nihon ere tribulazionerik edo hersturarik bada, hura sentitzen du konszienzia gaixtoak hobekienik.

        Nola burdinak, suan emanik, galtzen baitu herdoilla eta guzia gorritzen eta suztatzen baita, halaber Jainkoa gana osoki itzultzen den gizona bere toldetasunetik libratzen da, eta gizon berri batetara ganbiatzen da.

 

        3. Noiz ere gizona hasten baita epeltzen, orduan trabaillu pahurraren ere beldur da, eta gogotik hartzen du kanpoko konsolazionea.

        Baina zinetan hasten denean bere buruari garaitzen, eta gizon gisa Jainkoaren bidean ibilten, orduan kasu guti egiten du, lehen zurth eta pisu zitzaizkon guziez.

 

aurrekoa hurrengoa