www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA LAUGARREN KAPITULUA

 

Iujeamenduaz eta bekatuen penez.

 

        1. Gauza guzietan beha zazu azken finera, eta nola egonen ahal zaren iuje hersi eta bortitrz haren aitzinean.

        Etzaio deus estaltzen, ezta emaitzez amuntzen, ematzen, eztu eskusarik hartzen; baina, nola baita zuzena, hala iujeatuko du.

        O bekatu ondikozkoa eta erhoa! Zer ihardetsiko diozu zure gaixtakeria guziak dakizkien Iainkoari, batzutan gizon haserre baten bekokiaren beldur zarenaz geroztik?

        Zergatik eztiozu zure egitekoari atzinetik behatzen azken iujeamendu eguna datorrenekotz, non batek bertzea ezin eskusatuko edo defendatuko baitu, baina batbederak beretzat aski izanen baitu zer egin?

        Orai zure trabaillua fruitu dakarke, zure nigarrak ongi ethorriak dire, zure hats beherapenak enzutekoak dira, zure dolore eta urrikimendua da satifa eta purgarria.

 

        2. Purgatorio handi eta sendagarri bat du gizon pazienziatsuak, zeinak bidegabeztatua denean damu geiago baitu bertzeren maliziaz bere atsekabeaz baino: gogotik othoitz egiten baitu bere gaizki egilleak gatik, eta bihotz onez barkatzen baitiotza bertzeari bere faltak.

        Noiz ere ezpaitu berantzen bertzeri barkazino eskatzera, eta errazkiago egiten baitu miserikordia, haserretzen den baino.

        Noiz ere bere buruari maiz egiten baitio borxa eta egin ahala egiten baitu haragiaren osoki ezartera espirituaren azpian.

        Hobe da orai bekatuak garbitzea, eta bizia ebakitzea, ezen ez hek utztea gerokotz purgatzera. Egiazki geurok enganatzen tugu gure buruak gure haragiari ekartzen diogun amudio desordenatuaz.

 

        3. Zer iretsiko du su hark zure bekatuez bertzerik?

        Zenbatenaz gupidago baituzu zure burua, eta iarraikitzenago baitzaizko zure haragiari, hanbatenaz sensaturenago zare gero eta erretzekorik geiago biltzen duzu.

        Zertan bekatu egin baitu gizonak, hartan punituren da garratzkienik.

        Han nagiei eraginen zaie esten zorrotzez eta gormantak egarsu eta gose handiz irrituko dira.

        Han haragizko plazer likitzen ondoan zebiltzanak bike irakinaz eta sufre urrin gaixtoz gantzuturen dira, eta bekaitstiak, ozar errabiatuak bezala, orroz eta saingaz egonen dire bere doloreak ezin iasanez.

 

        4. Ezta bekaturik bere penagarri berezia izanen eztuenik.

        Han superbioak eta hantzurrak ahalke suerte guziez kargatuko dira, eta abariziosak guziz pobrezia ondikozkoan hondatuko.

        Han gaitzago izanen da oren batetako penetan egoitea, ezenez ehun urthetako penitenzia garratzik hemen egiea.

        Han ezta sosegurik ez konsolazionerik damnatuentzat.

        Hemen bedere badute batzutan doloreek bere aldia, eta leku eginik, adiskideen konsolazioneaz gozatzen da nihor.

        Duzun beraz orai artha eta damu zure bekatuez, egun handi hartan doatsuekin batean segur izaitea gatik.

        Zeren orduan justuak egonen dire xutik fermutasun handi batekin, hek mundu hunetan hertstu eta beheiti egoitzi dituztenen kontra.

        Orduan iaikiko da iujeatzera, orai gizonen iujeamenduen azpian humilki iarten dena.

        Orduan fidanza handi izanen du pobre humillak, eta superbioa ikaratuko da alde guzietarik.

 

        5. Orduan ageriko da mundu hunetan zuhur izan dela, nork ere ikasi baitu Iesus gatik erho eta mesprezatua izaiten.

        Orduan bozkario emanen du tribulazione emeki pairatuak; eta nahiz den gaixtakeriak tapatuko du bere ahoa.

        Orduan alegeratuko da debozionetsua, eta debozionegabea minduko.

        Orduan arraiturenago da gorputz senatua bethi plazeretan hazi izan baliz baino.

        Orduan piltzarra eta aldagarri ihetzeak distiatuko du, eta tresna preziosak ilhunduko dire.

        Orduan laudaturenago da deus gutiko xola, iauregi edo palazio urreztatua baino.

        Orduan indar geiago izanen du pazienzia finkoak, munduko bothere guziak baino.

        Orduan prezatzenago da obedienzia hutsa, munduko artezia guziak baino.

 

        6. Orduan konszienzia onak eta garbiak bozkarioturenago du, Filosofia iakinak baino.

        Orduan geiago balioko du aberatstasunen mesprezioak, lursaleen tresor guziak baino.

        Orduan konsolaturenago zare orazione debotaz othurunza gozoaz baino.

        Orduan heuregiago izanen zare zure ixil egonaz, solhas luzerik eginaz baino.

        Orduan geiago balioko dute obra sainduek, hainitz hitz ederrek baino.

        Orduan atsegin geiago emanen du bizitze hersiak eta penitenzia gogorrak, lurreko atsegintasun guziak baino.

        Ikazazu orai zerbait aphur pairatzen, orduan gaitzagoetarik libra ahal zaitezintzat.

        Froga zazu hemen lehenik, zer ahal daidikezun gero.

        Orai hain guti para badezakezu, nolatan sekulako penak pairatuko ahal tutzu?

        Orai deus gutizko min batek hanbat despanziatzen bazaitu, zer eginen du orduan Ifernuko suak?

        Horra, Egiaz ezin dituzketzu bi bozkario, Ezin boz zaitezke hemen mundu hunetan, eta gero Iesusekin errege iarri.

 

        7. Egun hunetaraino bizi izan bazine bethi ohoretan eta plazeretan, zer probetxu athera zendukeien orai berehala hil behar bazine?

        Beraz guziak banaloria dire, lekat Iainkoa maite izaitea eta serbitzatzea, bertzeak utzirik.

        Zeren nork ere Iainkoa maite baitu bihotz guziaz, ezta herioaren, ez iujeamenduaren, ez eta Ifernuaren beldur, zeren amudio konpliak emaiten baitu Iainkoa ganako sartze segura.

        Ordea nori ere laketzen baitzaio oraino bekatu egitea, ezta miretsterik hura herioaren eta iujeamenduaren beldur bada.

        Badarik ere on da zuretzat, Iainkoaren amudioak gibelatzen ezpazaitu oraino gaizki egitetik, Ifernuko penen beldurrak bedere athera zaitzaten bekatuetarik.

        Baina nork ere Iainkoaren beldurtasunari uko egiten baitio, hura ezin dagoke luzeki bertutearen bidean; aitzitik eroriko da sarri deabruaren sareetan.

 

aurrekoa hurrengoa