www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA SEIGARREN KAPITULUA

 

Bihotzeko libertatearen ekzellenziaz eta lehen ardietsten dela orazione humillaz ezen ez liburuak irakurriz.

 

        1. Iauna, hori gizon konpliaren obra, sekulan gogoa ez largatzea zeruko konsiderazionetarik, eta buruko hainitz egitekoren artean iragaitea egitekorik ezpalu bezala, ez tonto edo torpe baten gisa, bainan arima libro eta ideki baten abantaillaz munduan den gauzari itxeki gabe legezko ezten afekzioneaz.

 

        2. Othoi, ene Iainko guziz pietatetsua, begira nazazu bizitze hunetako gogoetetarik, sobera korapilla eznadin: gorputzeko behar hainitzetarik, beldurrez plazerek eraman nezaten arimako trabu guzietarik, beldurrez sobera penatuz eta unhatuegiz flaka eta eror nadin.

        Eztut erraiten begira nazazula munduko banaloria gogo guziaz inguruz inguru bilha dabillan gauzetarik; baina bai zure serbitzariaren arima hiltzeko lege jeneralaz penagarrizki kargatzen duten miserietarik; hala bihotza gibelatzen baitute eta zapatzen non ezin sar baititeke barreneko libertatean nahi duen bezanbat orduz.

 

        3. O ene Iainkoa, ezin erranezko eztitasun itzul diazadazu kiratstasunera sekula gauzetarik errebelatzen nauen eta presenteko atsegingarri baten ikuste laburraz gaizki bereganatzen nauen haragizko konsolazione guzia.

        Eztakidala garai, ene Iainkoa, eztakidala garai haragia eta odola: enazala munduak eta haren loria laburrak engana: enazala deabruak eta haren arteziak bere azpira egoitz.

        Indazu indarra kontra egiteko, pazienzia pairatzeko, fermutasuna bethi onean iartzeko eta irauteko.

        Indazu zure espirituaren oliadura guziz eztia munduko konsolazione guzien orde, eta zure izen sainduaren amorioa isur ezazu ene baitara haragizko amorioaren orde.

 

        4. Huna, iateak, edateak, bestitzeak, eta gorputzaren mantenuko behar handiek karga lodi eta pisu emaiten diote beroki maite zaituen arimari. Bihotzari.

        Egidazu grazia premiazkoez neurriz serbitzatzeko, eta hetan ed amarretzeko desir infiniaz.

        Ezta sori guziak etxatzea, zeren mantenatu behar da gorputza; baina lege sainduak debekatzen du gauza soberazko gauzak eta plazergarrienen ondoan ibiltetik bilhatzetik: zeren bertzela altxa liteke haragia espirituaren kontra.

        Othoi, Iauna, zure eskuak irakas eta gida nazala halako gauzen artean, deus soberarik egin dezadan beldurrez.

 

aurrekoa hurrengoa