www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Gure artha guzia Iainkoa baithan eman behar dela.

 

        1. Semea, utz nazazu zurekin nahi dudanaren egitera: badakit zeren beharra duzun.

        Zure gogoetak gizonaren gogoetak dire: hainitz gauzaren gainean iujeamendu emaiten duzu munduko afekzioneak gogora ekartzen derautzun arauera.

        Iauna, egia da zuk diozuna, eta handiago da nitaz duzun artha, neronek har dezakedan guzia baino.

        Iauna, erorteko perillean hurbillegi dago, bere buruzko artha guzia zure baitara etxatzen eztuena.

        Ezen borondatea xuxen eta tinkaturik badago zure baitan, egizu nitaz plazer duzun guzia.

        Ezen zer ere nitaz eginen baituzu eztaiteke onik baizen.

 

        2. Nahi baduzu ilhunbetan nagoen, zarela benedikatua: eta nahi baduzu argitan nabillan, zarela berriz benedikatua.

        Semea, horrela behar duzu erran eta egin, nahi baduzu enekin ibilli.

        Hain prestik egon behar duzu pairatzera, nola boztera: hain gogotik behar duzu bizi pobre eta behar nola aberatz eta onez betherik.

 

        3. Iauna, gogo handiz pairatuko dut zure gatik zer ere nahi baituzu dathorren ene gainera.

        Orobat berezimendurik gabe hartu nahi dut ona eta gaitza, eztia eta kiratza, alegrianza eta tristezia, eta nahi derauzkitzut eskerrak bihurtu gertatuko zaizkidan guzia gatik.

        Begira nazazu bekatu guzietarik, eta enaiz beldur izanen ez herioaren ez ifernuaren.

        Zure ganik iraitsten ezpanauzu sekulakotz eta hiltzen ezpanauzu bizitzearen liburutik, ene gainera etor ditezkeien tribulamendu eta herstura guziek ezterautate kalterik eginen.

 

aurrekoa hurrengoa