www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Bertzeren eskasak pairatzeaz.

 

        1. Zer ere gizonak ezin xuxen baitezake bera edo laguna baitan, hura behar du pazienziarekin utzi, Iainkoak bertzela ordena dezan artean.

        Pensa zazu hori horrela naski hobe dela nor zaren ezagutzeko, eta, zure pazienziaren frogatzeko, zeina gabe gure obra onak ezpaitire hagitz prezatzekoak.

        Alabainan othoiz egin bear diozu Iainkoari halako trabuak gatik, arren hel dakizula, eta emeki pairatzeko indarrak dizkitzula.

 

        2. Baldin zenbaiti behin edo bietan bere hutsak eskasak makurrak erakusiz geroztik, hark enzuten ezpazaitu, zuk ez iharduki harekin, baina den guzia utzazu Iainkoaren eskuetan, arren bere borondatea konpli, eta bere ohorea erakus dezala bere serbitzari guzietan: zeren hark badaki gaitzaren onera itzulten.

        Ikasazu pazienziatsu egoiten lagunaren huts eginak eta nahiz diren eskas-makurrak pairatu behar direnean: berdin zuk-ere hainitz duzu bertzeak pairatu behar dutenik.

        Zure burua ezin egin badezakezu nahi zendukeien bezalako, nolatan bertzea eginen ahal duzu zure googaren arauerako.

        Plazer dugu bertzeak diren eskasik gabe, eta bitartean geurok eztitugu gure makurrak xuxentzen.

 

        3. Nahi dugu bertzeak hersiki xuxen eta sensa ditezin, eta geurok eztugu nahi deusik erran dakigun erantzuterik egin dakigun.

        Bertzeen eskudanzia handia etzaiku eder, eta halarik ere nahi dugu eskatzen garen guzia eman dakigun.

        Nahi dugu lege hersiak eman dakizten berzei, eta geurok eztugu nahi nihola ere lehen baino hersikiago ibilli.

        Handik bada ageri da zein gutitan egiten dugun kontu gure lagunaz kontu gure buruaz bezala.

        Guziak eskasgabeak balire, zer genduke gero bertzeen ganik pairatzeko?

 

        4. Orai bada Iainkoak hala ordenatu du ikas dezaguntzat batak bertzearen kargaren iasaiten:

        Berdin ezta nihor eskasik gabe, nihor kargarik gabe, nihor bere buruarentzat askidun, nihor beretzat aski zuhur.

        Behar da bada elkar iasan dezagun, eta konsola dezagun, elkarri hel gakizkon, elkarri irakats diozogun, eta batak bertzeari abisu eta konseillu demogun.

        Zori gaitzean ageri da gizonaren bertutea hobekienik: zeren okasioneak ezpaitu gizona egiten hautskor edo flako, baina nor eta nolako den erakusten du.

 

aurrekoa hurrengoa