www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Eztuela gizonak bihotza galdu behar zenbait hutsetan erortzen denean.

 

        1. Semea, plazerago dut nihork inkontru gaitzetan hartzen duen konsolazioneaz, ezen ez zori onean duen konsolazioneaz eta debozioneaz.

        Zergatik tristatzen zare zerbait makur egin duzulako eranzuteaz?

        Handiagorik baliz ere, etzinen hargatik higitu beharko.

        Bainan orai utzazu iragaitera: ezta lehena, ez berria, ez azkena ere izanen, hainitz bizi bazare.

        Gizon aski zare deus kontrakorik bidera etzaitzunean ilkiten.

        Emaiten duzu ere konseillu onik, eta badakizu bertzei bihotzaren alxatzen hitz ederrez: baina ustegabeko tribulazionerik hurbiltzen denean zure athetara eskasten zara konseilluz eta indarrez.

        Konsidera zazu gauza xipietan maiz frogatzen duzun zure erorkortasun handia.

        Badarik ere hori guzia egiten ohi da zure salbamenduko, horrelakorik eta bertzerik gertatzen denean.

 

        2. Athera zazu hori guzia bihotzetik ahalik hobekiena, eta ukitu bazaitu eztezazula hargatik bihotza gal, eta etzaitzala hainitz denboraz iduki nahasirik eta korapillaturik.

        Ezpere paira zazu emeki ezin badezakezu alegeraki.

        Halakorik ezin enzun badezakezu gogotik, eta zure baitan tarritatzen bazare, itxekozu zure buruari eta eztezazula zure ahotik ilkitera utz flakoei eskandalurik eman diezeken hitz desordenaturik.

        Buelta alxatu den hura laster kalmatuko da, eta grazia bihur dadinean barreneko dolorea eztituko da.

        Bizi naiz oraino, dio Jauna, prestik zuri heltzera, eta ohi danik geiago konsolatzera, ene baitan fidatzen bazara, eta debotki deitzen banauzu zure gana.

 

        3. Garela bihotzdun, eta para zaite gehiagorik pairatzera.

        Ezta guzia galdu, maiz sentitzen baduzu ere tribulatua eta garratzki tentatua zarela.

        Gizon zara eta ez Jainko: haragiz zara, ez Angeru.

        Nolatan ahal zinundezke bertuteko estatu ber-batetan, hori Angeruari zeruan eta lehen gizonari lur parabisuan faltatu zaienaz geroztik?

        Ni naiz tristerik nigarrez daudenak libratzen eta sendatzen ditudana, eta bere flakotasuna ezagutzen dutenak ene Jainkotasunera goititzen ditudana.

        Jauna, benedikatua dela zure hitza, hitz eztia, ene ahoan ezti ber eska eta eztia baino eztiago.

        Zer neidike hain bertze tribulazionetan eta hersturetan borthitzten ezpanenduzu zure hitz sainduez?

        Baldin noizpait finean heltzen banaiz salbamenduko portura, zer ansia dut zer eta zenbat pairatu dukedan?

        Jauna, indazu fin ona, indazu grazia mundu hunetarik doatsuki ilkitzeko.

        Zarela nitaz orhoit, ene Jainkoa, eta bide xuxena gida nezazu zure erresumara. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa