www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Bere konszienziaren examinatzeaz, eta oneratzeko deliberazioneaz.

 

Iesus-en hitzak

 

        1. Bertze guziak baino lehen, bihotzeko humiltasun eta erreberenzia handi, fede oso eta jainkoaren ohoratzeko intenzione debozionetsu batekin Iainkoaren Apeza hurbildu behar da sakramendu hunen egitera, erabiltera eta hartzera.

        Mira zazu erneki zure konszienzia, eta zure ahalaren arauaz hura garbi eta argi zazu egiazko urrikimendu eta konfesione humil batez, hala non zure baitan eztadukazun, edo ezagut eztezazun ausiki zaitzan, eta zilhegiki hurbiltzetik gibela zaitzaken narriorik.

        Higoin bekizkitzu zure bekatu guziak jeneralki, duzun ere damu partikular bat eta urriki geiago zure egunorozko soberaniez: eta denborak agitzen badu zure arimako miseria guziak konfesa diotzotzu Iainkoari bihotzeko gorda-lekuan.

 

        2. Iar zaite hatsbeherapenez, eta duzun dolore, zeren oraino hain zaren haragizkoa eta mundukoa, zeren pasioneak ditutzun hain hildumatugabeak, zeren zure guthiziek hala zarabiltzaten, zeren zure kanpoko sensuak hain guti begiratzen tutzun, zeren gogoeta alferrez hain maiz nahasten zaituzten.

        Zeren hain zaren kanpoko gauzetara isuria, hain nagia barrenekoetara, hain arina irri egitera eta ergeltzera, hain gogorra nigarretara eta urrikimendura.

        Zeren hain agudo zaren gauza largoetara eta haragiaren plazeretara; hain nagi hertskailluetan, eta beroki hari behar denean.

        Hain erne berriok enzuteko, eta gauza ederrik ikusteko; hain flako gauza komunen arunteren eta humilgarrien besarkatzeko.

        Hain guthizios hainitz biltzeko, hain zeken emaiteko, hain hersi itxekitzeko.

        Hain nabarmen hitzketean, hain ixilgaitz konpainietan.

        Hain desordenatua zure azturetan, hain ergel zure erremanguetan.

        Hain emana iatera ian edanera; hain gor Jainkoaren hitzetara.

        Hain lasterkatsu pausatzera, hain berantkor trabaillatzera.

        Hain erne elhetara, hain logale beilla sainduetara.

        Hain kexatua akabatzera; hain airatua zinetan hari behar bidean.

        Hain tonto zure orenen irakurtzean, hain epel meza erraitean, hain idor eta agor errezibitzean, hain laster errebelatua, hain gutitan zure baita osoki bildua.

        Zeren hain usu kolerak zaramatzan, hain errazki bertzean higointzen zaizkitzun, hain arinki iujeatzen tutzun, eta hain zorrotzki eranzuten derauezun.

        Zeren hain zaren alegera ongi doatzunean, hain flako gaizki gertatzen zaitzunean.

        Finean zeren hain bertzetan deliberatzen duzun hainitz ontasun egiteko, eta hain guti egiten duzun.

 

        3. Zure eskas makur horiok, eta bertze horrelakoak konfesaturik, damu handi bat harturik zeren hain flako zaren, har ezazu gogo eta borondate sail bat beti zure bizitzearen oneratzeko, eta hoberenetik hoberenera ekartzeko.

        Gero obedienzia bethe, eta bihotz oso batez zeroni ene izenaren ohoretan ofrenda zakizkit bethiereko sakrifiziotzat zure bihotzeko aldarearen gainean, zure gorputza eta arima fidelki utzten ditutzula ene gomendioan; arren manera eta bide hartaz merezimendurekin hurbil ahal zaitezken Iainkoari Sakrifizio egitera, eta ene gorputzaren sakramendua zure Salbamendutan hartzera.

 

        4. Ezen ezta ofrenda hobeagorik, ez eta bekatuak gatik satisfazione handiagorik, bere burua garbiki eta osoki Iesus-en gorputz preziosarekin batean Iainkoari ofrendatzea baino meza erraitean, edo errezibitzean.

        Nihork egiten badu bere baitan dena, eta egiazko urrikimendutan badago, noiz ere hurbilduko baitzait barkamenduaren eta graziaren ardietsteko, bizi naiz dio Iaunek, nola ezpaitut nahi bekatorea hil dadin, aitzitik nahiago baitut bihur dadin ere gana, eta bizi dadin, enaiz geiago orhoituko haren bekatuez, baina guziak barkaturen zaizko.

 

aurrekoa hurrengoa