www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN KAPITULUA

 

Azpiko humil iartzeaz.

 

        1. Eztagizula kontu handirik nor den zure alde edo zure kontra; baina duzun artha Iainkoa zurekin den zure obra guzietan.

        Duzun konszienzia ona eta Iainkoa ongi begiratuko zaitu.

        Zeren nori ere Iainkoa lagundu nahiko baitzaio, hari nihoren gaixtakeriak ezin eginen dio kalterik.

        Baldin badakizu ixil egoiten eta pairatzen, duda gabe ikusiko duzu Iainkoa lagunduko zaitzula.

        Hark badaki noiz eta nola libratuko zaituen, eta hargatik apal iarri behar zare haren zuhurziaren eskuko eta meneko.

        Jainkoari dagoka laguntzea, eta ahalketasun guzietarik libratzea.

        Hainitzetan on da xoil guretzat humiltasun handiago izaitea gatik, bertzeak iakin dezaten gure hutsak eta eskasak eta erran diatzaguten.

 

        2. Noiz ere humiltzen baita nihor, orduan errazki ematzen tu bertzeak, eta haserretzen zaizkonak arinki satifatzen tu.

        Jainkoak humill begiratzen du eta libratzen, humilla maite du eta konsolatzen, humilla gana makurtzen da, humillari emaiten dio grazia handia, eta beheititu denean hura goititzea du loriara.

        Humillari bere sekeretuak agertzen diotza, eta hura eztiki gonbidatzen du eta erakartzen bere gana.

        Humilla bake handi batean dago, nihork laidorik egin badio ere, zeren Jainkoa baitan baitago eta ez munduan.

        Eztadukazula probetxurik egin duzula zinetsten ezpaduzu guziak baino gutiago zarela.

 

aurrekoa hurrengoa