www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Obra humilletan iarri behar dela, ezinez handienetan ezinez.

 

        1. Semea, ezin zaudezke bethi bertutearen desir beroan, eta meditazioneko gradurik gorenean: bainan ethorkizko bekatuare kutsua gatik premia duzu batzutan beherekoetara iautsteko, eta bizitze galkor hunen kargaren iasaiteko, nahi eztuzularik eta hartaz unhatua zarelarik.

        Gorputz hilkizuna darabillakuino, bihotzean izanen duzu grina eta min.

        Behar duzu beraz haragian zareino haragiaren pisuaz arrankuratu, zeren arduraki ezin zaudezken zeruko gauzen estudiatzen eta miratzen.

 

        2. On da zuretzat lot zakizten orduan obra humillei eta kanpokoei, lan onetan zure burua arin dezazun, fidanza fermu batekin begira zaudezin noiz etorriko naizen, gainetik zuri bisita egitera, pazienzia har dezazun zure desterrua, eta gogoaren idortasuna, nik berriz beha diazazudan eta grina guzietarik libra zaitzadan artean.

        Zeren hala eginen dut non ahantsiko baitzaizkitzu zure penak, eta gozatuko baitzare barreneko bake soil batez gozatuko baitzare.

        Zure aitzinean hedatuko itut Eskiritura sainduen errepiradi ederrak, arren bihotza zabaldurik lasterka abia zaitezin ene menamenduen bidean.

        Orduan erranen duzu bizitze hunetako pairuak eztirela konparatzekoak gure baitan agertuko den ethorkizuneko loriarekin.

 

aurrekoa hurrengoa