www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

Eztuela gizonak eztuela sobera kexatu behar ekitekoetan.

 

        1. Semea, emazu bethi ere zure egitekoa ene eskuetan, nik ongi errekaitatuko dut bere denboran.

        Igurikozu ene ordenanzari, eta handik sentituko duzu probetxu.

        Jauna, bihotz onez utzten derauzkitzut ene ekiteko guziak, zeren gogoan dudan antzeak eta arthak guti aitzina dezake.

        Ailiotsa zure ontasunak nahi sobera hagitz kexa enendin etorkizuneko kasuak gatik, aitzitik bethi prestik egon nendin zure borondate sainduaren egiteko.

 

        2. Semea, hainitzetan artha handiz kexu dabilla gizona desiratzen duen gauzaren ondoan, bainan hura ardietsi duenean, hasten da bertze sentimendurik hartzen.

        Ezen gauza ber batetarako afekzioneak eztute iraupe luzerik, aitzitik bihotza darabillate batetik bertzera.

        Ezta beraz guti, gauza gutienetan era bere buruari uko egitea.

        Gizonaren egiazko probetxua da bere buruari uko egitea, eta puntu hartara etorri denean hagitz da libro eta seguratua.

        Ordea etsai zaharra, nola prestu guzien kontra iarria baita, ezta nihoiz ere gelditzen tentatzetik baina gauaz eta egunaz erorgarrizko arteak asmatzen eta hedatzen tu ea suertez bere sareetara iraitz dezakeienz bere buruari guardia emaiten eztioena.

        Zaudete erne eta othoitzetan, dio gure Salbatzailleak, tentamendutan eror zaitezten beldurrez.

 

aurrekoa hurrengoa