www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMARGARREN KAPITULUA

 

Iainkoari bere laguntzaren eskatzeaz eta haren grazia bihurturen zaikulako fidanza.

 

        1. Semea, ni naiz jauna, tribulazioneko tribula egunean indar emaiten dudana. Zato nigana gaizki zarenean.

        Zeren berantegi bihurtzen zaren orazione egitera, hori da zeruko konsolazionea geienik trabatzen duena.

        Ezen finki eta gogotik iar zaitezin baino lehen niri othoitz egiten iar zakizkidan baino lehen othoitz egiten, bazabiltza bitartean hainitz konsolazioneren bilha, eta kanpoko gauzetan atsegin hartzen.

        Handik heldu da probetxu guti atheratzen duzula nahiz diren gauzetarik ezagut dezazun artean ni naizela ene baitako esperanza dutenak libratzen ditudana, eta ene ganik kanpoan eztela balio duen laguntzarik, ez probetxurik dakarkeien konseillurik, ez eta diraukeien erremediorik.

        Ordea tormentaren ondoan hats berria harturik, har ezazu ere indar berria ene miserikordietako argian.

        Zeren hurbil nago, dio Iaunak, gauza guzien ez xoilki osoki, baina bai frankoki, neurri mukurruz eta gaindi berriz konplitzeko.

 

        2. Othe da nekez daidikedan gauzarik? Edo izanen othe naiz erraiten duena eta egiten eztuena bezalakoa?

        Non da zure fedea zinetstea? Zaude fermu, fermuki eta tinkaturik ene serbitzuan.

        Zarela bihotzdun eta bortitz konsolazionea etorriko zaitzu bere ephean.

        Iguriki diazadazu, igurik, etorriko naiz eta sendatuko zaitut.

        Tentazionea da penatzen zaituena, eta beldurtasun alferra izitzen zaituena.

        Naskiz etorriko diren gauzez ansiatzeak zer diakarkezu tristura tristuraren gainean baizen? Aski du egunak bere eguneko gaitza.

        Gauza alferra da eta probetxugabea, etorkizunekoez atsekabe edo atsegin hartzea, ezpaitira naski sekulan gertatuko.

 

        3. Baina gizonaren naturalezari datxekon kutsua da halako iduripenez enganaturik ibiltzea, eta bihotz oraino xumearen seinalea da, nihor arinki eramaiten denean etsaiak gogora ekartzen diotzan itxurez.

        Zeren gaixto hark eztu axolarik zertaz lillura eta engana zaitzan, ea egiak ala gezurrak diren gauzez, ez eta zertaz eror araziko zaituen, ea presentekoen amorioaz ala etorkizunekoen beldurraz.

        Eztadilla bada zure bihotza nahas, eta eztuela beldurrik. Zine tzazu ene baitan eta fida ene miserikordiaren gainean.

        Uste duzunean urrun zaudela ene ganik, hainitzetan hurbillago nauzu: eta iduri zaitzunean gauza guziak hurren galduak direla, hainitzetan geiagorik irausteko eta merezitzeko ordua da.

        Ezta ez guzia galdu zerbait nahi eztuzun bezalakorik gertatzen zaitzunean.

        Eztuzu iujeamendu eman behar, zure oraiko sentimenduaren arauaz.

        Atsekaberik heldu bazaitzu nondik ere heldu baita, hura eztuzu hartu behar eta buruan sartu, hartarik ilkitzeko esperanza guzia ioan balitzaitzu bezala.

 

        4. Eztuzula uste alde guziz utzia zarela, batzutan igorten baderautzut zenbait tribulazione edo desiratzen duzun konsolazionea edekiten baderautzut, zeren handik da zeruko erresumara bidea.

        Eta dudagaberik hobe da zuretzat eta ene bertze serbitzarientzat, munduko gaitzek horrela erabil zaitzaten, ezen ez gauza guziez goza zaitezten zuen gogoaren arauera.

        Badazaguzkit gogo eta gordeak, eta badakit hagitz on dela zure salbamenduko batzutan egon zaitezin barreneko gozorik gabe, beldurrez sobera alxa zaitezin gauzak heldu direnen zure nahiaren eredura, eta zure buruarekin ifini zaitezin etzaren bezalakoa bazine bezala.

        Eman dudana eraman dezaket eta bihur ere dirot plazer dudanean.

 

        5. Nik emaiten derautzudana, enea da; eta hura edekiten derautzudanean eztut zurerik eramaiten: ezen zer ere emaiten baitan onik, eta zein ere dohain konplirik baita, guzia ene ganik da.

        Igorten baderautzut atsekaberik edo kontrarakorik, etzaitezila asalda, eta eztakizula bihotza flaka: zeren laster alxa zaitzaket eta zure tristura alegrianzara itzul dirot.

        Badarik ere iustua naiz, eta hagitz laudatzekoa hala egiten dudanean gauza guzietan.

 

        6. Zuhur aski bazare, eta direnak diren bezala badakuskitzu, etzare nihoiz ere hain tontoki tristatu behar munduko atsekabeak gatik.

        Aitzitik alegeratu behar zare, eta eskerrak eman behar derauzkidatzu, bai eta kontutan iduki zure bozkario bakoitza dela, zeren dolorez kargatzen zaitudan, eta etzaitudan guphida.

        Erran derauet ene diszipulu maitei, Ene aitak maite izan nauen bezala, nik maite zaituztet.

        Bada hek igorri tut ez segur munduko alegrianzetara, baina gudu handietara: ez ohoretara, baina mesprezioetara; ez alferrik egoitera, baina trabaillatzera: ez pausatzera, baina fruitu hainitz ekartzera bere pazienziaz.

        Semea orhoit zaite hitz horietaz. Hautaz.

 

aurrekoa hurrengoa