www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORTZGARREN KAPITULUA

 

Sakramentu Sainduaren handiresunez, eta Apezen abantaillaz.

 

Iaunaren hitzak

 

        1. Angeruen garbitasuna eta Iondone Ioannis Batistaren saindutasuna bazendu ere, etzinateke gai sakramendu hunen hartzeko edo ukitzeko.

        Zeren eztagoka nihoren merezimenduari Iesus'en Sakramendua konsekrutzea, bertzei emaitea, eta Angeruen ogia iatea.

        Misterioaren handia! eta zein gradu handitan iarriak diren Apezak: hei eman baitzaie Aingeruei eman etzaien ohorea.

        Ezen Apezek xoilki, Elizan behar legez ordenatuak direnean, esku dute meza erraiteko, eta Iesus-en gorputzaren konsakratzeko.

        Egia da Apeza dela Iainkoaren ordea eta lankidea Iainko beraren hitzez serbitzatzen denean, Iainkoak berak ordenaturik eta manaturik; ala bainan hortan Iainkoa da egille nausia eta ezin ikusizko obratzaillea; nahi duen guzia haren borondatearen azpian baitago, eta manatzen duen guziaz obeditzen baita.

 

        2. Geiago beraz zinetsi behar diozu Iainko guziz botheretsuari sakramendu beregaineko hunetan, ezen ez zure gustuari edo zenbait ikusten duzun seinaleri eta iduriri.

        Halakotz beldurrarekin eta erreberenziaz betherik obra huni hurbildu behar zaizko.

        Zagotza zure buruari beha, eta mira zazu noren obraren egiteko botherea eman zaitzun Apezpikuak zure gainean eskuak pausatu dituenean.

        Huna, Apez egin zare, eta konsekratua zara meza erraiteko: duzun bada orai artha fidelki eta debozionerekin behar den orduan Iainkoari sakrifizio ofrezitzeaz, eta beha zazu nola jendartean ibilliko zaren nihork zuri tillerik eman gabe.

        Zure karga eztuzu arindu, aitzitik amarra hersiago batez loturik zaude zure eginbideari itxekitzeko, eta saindutasun handiago batetara obligatua zare.

        Behar da bertute guziek argi dezaten Apeza baitan, eta bertzei bizitze prestu baten moldea eta mirailla erakus diezen.

        Apezak ibilli behar du ez jende komunaren erremanguetan, ez mundukoen ohiko trazen arauera, bainan edo Aingeruekin zeruan edo gizon Iainkotiarrekin lurrean.

 

        3. Apeza, tresna sakratuaz iauntsiz gero, da Iesus-en ordea Iainkoari othoitz humillak egiteko beretzat eta guzientzat.

        Badu aitzinetik eta gibeletik gure Salbatzaillearen gurutzearen Seinalea, haren Pasione sainduaz arduraki othoitzeagatik.

        Gurutze aitzinetik darabilla kasulan, Iesus-en urratsei erneki behatzeko, eta agudoki iarraikiteko.

        Gurutzeaz seinalatua da gibeletik, bertzeek egiten diotzaten gaitz guziak emero paira detzatentzat Iainkoaren amorioagatik.

        Aitzinetik da gurutzea, bere bekatuez nigar egin dezantzat.

        Finean gurutzea darrabilla gibeletik, bertzeen ere gaixtakeriez urrikarizko damu har dezan gatik, eta iakin dezan ordenatua dela ararteko Iainkoaren eta bekatorearen artean, eta eztuela nagitu behar othoitz egitera, eta sakrifizio sainduaren ofrendatzera, Iainkoa ganik grazia eta miserikordia ardiets dezan artean.

        Noiz ere Apezak erraiten baitu meza, Iainkoari ohore, Angeruei bozkario, fidel guziei exenplu, bizi direnei indar, arima ioanei sosegu emaiten deraue, eta bera egiten da Elizako grazia eta ontasun guzian partale.

 

aurrekoa hurrengoa