www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULUA

 

Iainkoaren hitzak humilki enzun behar direla, eta hainitzek eztituztela behar bezala pisatzen.

 

        1. Ene semea, enzun etzatzu ene hitzak, hitz guziz gozoak, munduko filosofo eta zuhur guzien iakintasunari garaitzen zaizkonak.

        Ene hitzak dira espiritua eta bizia, eta eztira pisatu behar munduko iujeamenduaren pisuan.

        Eztira banaloriazko edergaillura hartu behar baina behar dire ixilik enzun, humilki eta bihotz onez hartu.

        Eta erran dut nik ere horren gainean: Doatsu da, jauna, nor ere dotrinatzen baituzu, eta nori ere irakasten baitiozu zure legea, zuk hura egun gaitzetan konsola dezazun eta bera bakarrik lurrean utzirik eztagoen gatik.

        Nik irakasiak dire Profetak hastean danik, dio Jaunak, eta hunerainokoan enaiz ixiltzen guziei mintzatzetik, bainan ene hitzetara hainitz dira gor eta gogor.

 

        2. Hainitzek gogotikago mundua enzuten dute, Jainkoa baino: eta errazkiago darraizko bere haragienne aphetituari, Jainkoaren plazer onari baino.

        Munduak munduko gauzak eta deus gutitakoak agintzen tu, eta guziek hura serbitzatzen dute gogo handiz: nik prometatzen tut gauza handiak eta bethierekoak, eta gizonen bihotzak loakartzen dira eta toldetzen.

        Nork serbitzatzen eta obeditzen nau gauza guzietan, mundua eta munduko jaunak serbitzatzen dituen bezalako artharekin?

        Ahalka zaite, Sidon, dio itsasoak, eta galdetzen baduzu zergatik, adi zazu zergatik.

        Irabazia aphurra gatik hainitz bide lasterka egiten dute, eta sekulako bizia gatik nekez behin altxatzen dute oina lurretik.

        Fitzezko prezio baten ondoan dabiltza, batzutan soz bat gatik laidozki doaz hauzitara: eztira beldur ezdeusetako gauza eta agintza xipia gatik gauaz eta egunaz nekatzera.

 

        3. Bainan, ah dolorea! ezin ganbiatuzko ontasuna gatik, ezin aski prezatuzko golardoa gatik, guzien gaineko ohorea, eta fin gabeko loria gatik nagitzen dira, eta herabe dute guti bat trabaillatzera.

        Ahalka zaite bada serbitzari nagia eta arrankuratia, zeren hek prestago diren beren buruaren galtzera, zu zaren baino sekulako biziaren ardietstera.

        Hek bozkariotzenago dira banaloria gatik, zu egia gatik egiten zaren baino.

        Guziarekin ere maiz galtzen dute bere esperanza, bainan ene promesak eztu nihor enganatzen, eta ene baitan fidatzen dena ezta hutsik igortzen.

        Agindu dudana emanen dut, erran dudana konplituko dut, nihor ordea egoiten bada ene ganako amudioan fidel eta finko azken fineraino.

        Ni naiz prestu guzien saristatzaillea, eta debot guzien frogatzaille bortitza.

 

        4. Eskiriba tzatzu ene hitzak zure bihotzean eta maiz erabil gogoan, zeren hekin behar handia izanen duzu tentazioneko denboran.

        Endelegatzen eztuzuna irakurtzen duzunean, hura endelegatuko duzu bisita zaitzadanean.

        Ene hautatuak bisitatzen ohi tut bi maneraz, tentazioneaz eta konsolazioneaz; eta egun guziez bi lekzione irakurtzen deraustet, bata, eranzuten derauedala bere hutsak gatik, eta bertzea, gonbidatzen ditudala bertutetan aitzinatzera.

        Nork ere aditzen baititu ene hitzak eta ezpaitu hetaz konturik egiten, badu nork hura iujeatuko duen azken egunean.

 

 

Othoitza Debozioneko graziaren eskatzeko.

 

        1. Ene Iainko Iauna, zu zare ene ontasun guziak: eta ni nor naiz ausartzeko zuri minzatzera?

        Ni naiz zure serbitzarietarik gaizoena, eta xixari ezdeusa, errumesago eta mesprezatzeko dakidan eta derrakedan baino.

        Badarik ere orhoit zaite, Jauna, ez naizela deus ere, eztudala deus ere, eta eztaidikedala deus ere.

        Zu xoilki zare on, iustu eta saindu: den guzia daidikezu, den guzia emaiten duzu, den guzia bethetzen duzu, bekatorea xoilki utzten duzu hutsik.

        Orhoit zaite, Iauna, zure miserikordiez eta bethe zazu ene bihotza zure graziaz nahi eztuzunaz gero zure obrak hutsik daudezin.

 

        2. Nolatan ekar dirot neure burua ondikozko bizitze hunetan zure miserikordiak eta graziak emaiten ezpaderaut indar.

        Eztezazula zure begitartea itzul ene ganik: eztezazula berant ene bisitatzera; eztiadazula eraman zure konsolazionea, beldurrez ene arima egin dadin zure aldera urik gabeko urgaberiko lurra bezala.

        Iauna, irakas diazadazu zure borondatearen egitea, irakas diazadazu zure aitzinean humilki eta bakar bezala ibilten.

        Zeren ere zuhurzia zu zare, egiazki ezagutzen eta ezagutu nauzuna mundua egin zedin eta mundura sortu nintzen baino lehen.

 

aurrekoa hurrengoa