www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Gure burua ganako amorioak gibelatzen gaituela guzien gaineko ontasunetik.

 

        1. Semea, guzia eman behar duzu guzia gatik, eta eztuzu deus ere iduki behar zurerik.

        Iakin ezazu zure buruari ekartzen, diozun amudioak kalte geiago egiten derautzula munduko gauzetarik batek ere baino.

        Gauza bat gutiago edo geiago datxetzu zuk hura maite duzun eta ederetsten duzun eredura.

        Zure amorioa garbia bada, sinplea eta ongi ordenatua, etzaitu deusek ere gathibatuko.

        Etzaitezila guthizia izaitera zilhegi etzaren gauzaz.

        Eztadukazula traba zaitzaken eta barreneko libertatea eraman diazakezun gauzarik.

        Miretsteko da nolatan zeroni bihotz barrenetik etzaren osoki iartzen eta desiraz edo obraz ahal dituzketzun guziak eztitutzun utzten ene gomendioan.

 

        2. Zergatik tristezia alferrak iaten zaitu? Zergatik nekhatzen zare grina eta ansia soberaz?

        Zaude ere plazer onaren azpian, eta eztuzu kalterik bat ere pairatuko.

        Hau edo ala, hori bilhatzen baduzu, eta hemen ezpa hor egon nahi baduzu, xoilki zure probetxua eta aisia gatik, eta plazer zaitzunaren hobeki egitea gatik, sekulan eztukezu sosegurik eta etzare libratuko ansietarik eta grinetarik.

        Zeren gauza guzietan aurkituko duzu zerbait eskas, eta leku guzietan izanen da kontra egin diazazunik.

 

        3. Eztuzu bada probetxurik hainitz onhasun irabasteaz eta kanpotik mulzuka biltzeaz, baina bai guziak mesprezatzeaz eta errotik atheratzeaz zure bihotzetik.

        Eztuzula uste hori aditzen dela xoilki diruzko errentez eta aberatstasunez, aditzen da era ohoreen ondoan inguruz inguru ibiltzeaz, eta banaloriozko laudoriomendurik desiratzeaz, zeren hek guziak iragaiten dira bere munduarekin.

        Guti seguratzen zaitu lekuak espirituko berotasuna faltatzen bazaitzu, eta kanpotik bilhatu duzun bake hark guti iraunen du zure bihotzeko estatua permatua ezpada egiazko zimenduaren gainean, erran nahi da, ene baitan egoiten eta finkatzen ezpazaude.

        Lekuz alda dezakezu, ezin ordea hobe zaitezke hargatik: zeren okasionea gertaturik eta hura zu harturik aurkituko duzu ihesi zindoazkon guzia eta geiago.

        Quiero dezir que si non estuvieres en mi bien te puedes mudar mas no mejorar por que venida la ocasion hallaras lo que huyas y mas adelante.

 

 

OTHOITZA

Bihotzeko garbitasunaren eta zeruko zuhurziaren ardietsteko

 

        4. Bortitz nazazu, ene Iainkoa, zure espiritu sainduaren graziaz: indazu indarra finka nadin barreneko gizona baitan, eta ene bihotzetik athera dezadan artha alfer eta grina guzia, eta zein ere nahi den gauza edo apurraren edo baliosaren desira enazaten eraman, baina beha diezedan gauza guziei beha diezedan iragaiten direnei bezala, eta neure burua ere mira dezadan, guziekin iraganen den gauza bezala.

        Berdin ezta Iguzkiaren azpian dirauen gauzarik: aitzitik guziak dira banaloria eta espirituko nekadura. O zein zuhur den nork ere baitu horrelako konsiderazionerik.

 

        5. Indazu, Iauna, zeruko zuhurzia, arren ikas dezadan zure bilha ibilten eta aurkitzen, zure dastatzen eta onetsten gauza guzien gainetik, eta bertze gainerakoen ezagutzen, bere baitan diren eta zure zuhurziak ordenatu dituen ararera.

        Indazu grazia zuhurki itzul nakion lausenguz dagotanari, eta emeki paira dezadan kontrarik egiten derautana: zeren hau da zuhurziarik handiena, hitz haize guziak gatik ez higitzea, eta gaizki lausengatzen hari zirenari beharra ez zabaltzea. Zeren horrela eginik abiatu garen bidean seguraturik gabiltza.

 

aurrekoa hurrengoa