www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN LIBURUA

 

Iesus-en Imitazioneaz Laugarren liburua.

 

Aldareko Sakramendu guziz adoratzekoaz, eta hartara behar bezala preparatzeko antzeaz.

 

Iesus-en amoriozko deia

 

        Zatozte ene gana nekaturik eta kargaturik zaudeten guziak, eta nik pausu eta indar berri emanen derautzuet, dio Jainkoaren Semeak. Matt. 11.28

        Nik emanen dudan ogia, da ene haragia munduaren bizitzeko. Io. 6.51

        Har ezazue eta ian ezazue: hau da ene gorputza, zuen gatik eta zuentzat salduren eta emanen dena. Hori egizue ene orhoitzapenetan. Matt.6. I. cor. II.

        Nork ere iaten baitu ene haragia, eta ene odola edaten, hura ene baitan dago, eta ni ere haren baitan nago. Io. 6.56.

        Erran eta erraiten derauzkitzuedan hitzak, espiritu eta bizia dire. Io.6.63

 

aurrekoa hurrengoa