www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA BIGARREN KAPITULUA

 

Gizonaren miserien konsiderazioneaz.

 

        1. Miseriazko zare, non ere baitzaude, eta nora ere itzultzen baitzare Iainkoa gana bihurtzen ezpazara.

        Zergatik asaldatzen zara zeren eztoatzun nahi eta desira duzun bezala?

        Nor da gauza guziak dituenik bere borondatearen arauera?

        Ez ni, ez zu, ez nihor ere lurraren gainean.

        Ezta nihor munduan zenbait tribulazione edo herstura gabe, Errege edo Aita saindu bada ere.

        Nor dago hobekienik? Segur Iainkoa gatik zenbait paira dezakeiena.

 

        2. Badiote hainitz flakok: Horra zein bizitze doatsu daraman gizon hark, zein aberatz, zein handi den; nolako bothere diren, nolako gradu dadukan.

        Ordea beha zazu zeruko ontasunetara, eta ikusiko duzu oraiko handiresunak eztirela deus ere, baina xoil direla segurgabeak, karga eta unhagarriak, zeren ezpaita nihor hetaz gozo grina eta beldurtasun gabe.

        Gizonaren doatsutasuna ezta munduko ontasunak izaitea gaindiraino, bainan aski du doia.

        Gertuz miseriarik baizen ezta lurraren gainean bizitzea.

        Zenbatenaz espiritualago eginen baita gizona, hanbatenaz presenteko bizitzea kausituko da kiratzago, zeren ikusten eta frogatzenago baititu gizonaren naturaleza gaixtatuaren eskasak.

        Ezen iatea, edatea, iratzarri ibiltea, lo etzatea, pausatzea, trabaillatzea, eta naturalezaren bertze gainerako beharren azpian egoitea, segur miseria eta aflikzione handian gizon debotarentzat; nahi bailuke hetarik eta bekatu guzietarik libratua baliz.

 

        3. Zeren barreneko gizona hagitz zapatzen da eta unhatzen gorputzeko beharkiez mundu hunetan.

        Hargatik profetak debozione handirekin othoitzez dagoka Iainkoari hura hetarik libra dezala, erraiten dioela: Iauna, athera nazazu ene beharretarik.

        Baina zori gaitza bere miseria ezagutzen eztutenentzat, eta are gaitzago bizitze ondikozko eta erorkor hau maite dutenentzat.

        Zeren batzuek hain tinketz hura besarkatzen dute, non hemen bethi bizi ahal balitez ezpaillukete Iainkoaren erresumaz axolarik, nekez bere bizitzekoa dutelarik trabaillatuz edo eske ibilliz.

 

        4. O erhoak eta bihotzez fedegabeak hain barrena lurrean sartu direnak, non gosturik eztuten haragizko gauzetan baizen.

        Bainan ondikozkoak oraino zeren azkenean ezagutuko eta frogatuko baitute, ezin guti eta ez deus zen maite izan duten guzia.

        Kontrara Iainkoaren serbitzariek eta Iesus-en adiskide maiteek eztute behatu haragiari eder eta lore zaizkonetara, baina bere esperanza eta gogoa zuten sekulako ontasunetara eramana.

        Hekin desir guzia goiti zen eramana bethi dirauten eta ezin ikus ditezkeien gauzetara, beldurrez ikusten direnen amorez erakar zitezin beherekoetara.

        Beraz, anaia, eztezazula gal espiritualetan aitzinatzeko esperanza, baduzu oraino denbora eta ordu.

 

        5. Zergatik nahi duzu hartu duzun gogo ona bihar arteraino luzatu?

        Iaiki zaite, eta has orai berean. Errazu: orai da ordua egiteko, orai da denbora gudukatzeko, orai da muga fetxoa oneratzeko.

        Gaitzki kausitzen eta penatan zarenean, orduan denbora da merezimenduen biltzeko.

        Iragan behar zare sutik eta uretik freska eta pausa lekura hel zaitezin baino lehen.

        Borxa egiten ezpadiozu zure buruari etzaizko garaituko bizioari. Gorputz hautskor hori darabillagino, ezin gaudezke bekatu gabe, eta ezin bizi gaitezke grina eta dolore gabe.

        Gogotik nahi genduke libratuak bagine, miseria guzietarik: baina zeren hobengabetasuna galdu baitugu bekatuaz, egiazko doatsutasuna ere galdu dugu.

        Halakotz pazienzia behar dugu, eta Iainkoaren miserikordiari iguriki behar gaizko, bekatutasun hau iragan dadin eta biziak hilkizuntasuna irets dezan artean.

 

        6. O gizonaren erorkortasunaren handia! bethi bekatutara lixturtua eta makurtua baita.

        Egun konfesatzen tutzu zure bekatuak, eta bihar berriz egiten tutzu konfesatuak.

        Orai deliberatzen duzu hetarik konfesatzen eta oren baten buruan egiten duzu deusik deliberatu ezpazendu bezala.

        Merezi onez bada humil gaitezke, sekulan gure burua handi iduki gabe, hain flako, arin eta mudakor garenaz geroztik.

        Laster ere bekatuaz gal dezakegu bekatuaz hainitz trabailluz nekez finean noizpait ardietsi duguna grazia lagundurik.

 

        7. Zer izanen da gutaz azkenean horrein goiz eta laster epeltzen garenaz gero?

        Zori gaitza guretzat, ibilli nahi badugu sosegu bilha, iadanik bakea eta seguranza bagendu bezala, ikusirik eztala gure ioan etorrietan egiazko saindutasunaren urratsik ageri.

        Behar handia lizate norbaitek oraino berriz bertutearen bidea eta prestuki bizitzeko antzea irakats liazagun haurrei eta ikastun berriei bezala, ikusteko ea balizatekeienz gero ere onera gindezkelako eta probetxu espiritual geiago geneidikelako esperanzarik.

 

aurrekoa hurrengoa