www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Bere burua guti etsteaz Iainkoaren aitzinean.

 

        1. Ni hauts eta erhauts naizen hori mintzatuko othe natzaio ene Iaunari?

        Uste badut erhauts baino geiago naizela, huna ene kontra iarria zare Iauna, eta ene gaixtakeria egia hunen lekuko dire, eta ezin derraket kontra deus ere.

        Ordea neure burua egiten badut xipi, ezdeus, eta den bezala, erhauts, estima on guzia kentzen badut ene ganik, orduan zure grazia ene alde izanen da, zure argia hurbilduko zaio ene bihotzari, eta nitaz ahal dukedan estimarik aphurrena ene ezdeustasunean barrena hondatuko da eta galduko sekulakotz.

        Hortan erakusten derautazu neure burua zer naizen, zer izan naizen, eta nora etorri naizen; ezen enaizela deus ere, eta hori eneakien.

        Neroni utzten banaiz neure buruarekin horra ezdeus huts bat eta guzia miseria naiz.

        Ordea behatzen baderautazu berehala azkartzen naiz eta bozkario berri batez bethetzen.

        Gauza guziz mirestekoa da zuk ni horrein laster goititzea eta horrein maiteki besarkatzea, ikusirik ni neure pisuz bethi beheiti eramaiten naizela.

 

        2. Hori egiten du zure amudioak: aitzintzen baitzait dohainik, heltzen baitzait hanbat beharretan, begiratzen ere bainau peril handietarik, eta, egia erraitera, ezin kondatuzko gaitzetarik atheratzen bainau.

        Zere neure burua gaizki maitatuz neroni galdu naiz eta hutsik zure bilha ibilli naizenean, eta zu xoilki maite izan zaitudanean, kausitu zaitut eta neure burua ere eta amorioaren bertutez neroni barrenago ez deustu naiz.

        Zeren zuk, o Iaun eztia, egiten duzu enekin merezi dudan, esperanza dukedan eta eska naiteken baino geiago.

 

        3. Benedikatua zarela, ene Iainko Iauna, zeren ontasunik bat ere merezi eztudalarik, zure bihotz noblea eta neurrigabeko ontasuna ezten nihoiz ere gelditzen ongi egitetik bai eskergabei, bai zure ganik urrun apartatu direnei.

        Itzul gaitzatzu zure gana arren eskerdun, humil eta debozionetsu gerta gaitezin zure aldera: zeren zu zare gure salbamendua, gure bertutea eta indarra.

 

aurrekoa hurrengoa