www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Begiratu behar dela sobera familier izaitetik.

 

        1. Eztiezezula zure bihotza guziei ager: bainan egitzu zure egitekoak gizon zuhur eta Iainkoaren beldur batekin.

        Gazteekin eta kanpokoekin etzaitezila maiz ibil.

        Aberatsak ez lausenga, eta handien aitzinera ez ager gogotik.

        Laket bekizu humillekin eta sinpleki, debotekin eta aztura onetakoekin, eta hekin artean minza zaite gauza sainduez.

        Etzaitezila treba familier noiz den emakumerekin, bainan emazte prestu guziak orobat gomenda diotzotzu Iainkoari.

        Duzun desira Iainkoarekin xoilki eta haren Angeruekin familier izaiteko, eta ihes egizu gizonen ezagutzatik.

 

        2. Karitate behar da guzien aldera, bainan guziekin trebe izaitea ezta on.

        Batzutan gertatzen da norbait ezagutua eztenean ongi aiphatzen dela bere omen ona gatik, eta berak jendartean sarturik lanbotzen dituela ikusten dutenen begiak.

        Zenbait aldiz iduri dagoku bertzeei egiten derauegula atsegin hekin artean sartzeaz, eta orduan hasten gare hei higoitzen gure aztura gaixtoak konsideratuz.

 

aurrekoa hurrengoa