www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Behar dela garbiki eta osoki Jainkoaren eskuetan iarri bihotzeko libertatearen ardietsteko.

 

        1. Semea, utzazu zure burua, eta edirenen nauzu.

        Zaude deusere zuretzat hautatu, nahi eta iduki gabe, eta bethiere irabaziko duzu.

        Zeren zure burua utzi bezain laster hura berriz hartzen eztuzula, grazia geiago eta handiago emanen zaitzu.

        Jauna, zenbatetan utziko dut neure burua, eta zertaz hutstuko naiz?

        Bethiere eta oren guziez, gauza aphurrez bezala handiez ere. Eztut deus ere lekatzen, baina nahi zaitut kausitu gauza guziez billusirik.

        Bertzela nolatan izanen ahal gara zu ene, eta ni zure billusia ezpazare zure borondateaz hala barrenean nola kanpoan?

        Zenbatenaz hori lasterago eginen baituzu, hanbatenaz hobeki kausituren zare, eta zenbatenaz osokiago eta garbikiago horrela iarriko baitzare, hanbatenaz izanenago zara ene gogorakoa, eta geiago irabaziko duzu.

 

        2. Batzuek utzten dute bere burua, baina zerbait lekaturik; eta zeren ezpaitira osoki Jainkoa baitan fidatzen, hargatik beer buruaz oraino kargua dadukate.

        Batzuek ere lehenbizian bere burua osoki ofrendatzen dute, ordea gero zenbait tentazionek bulkatzen dituenean, beretara bihurtzen dire, hargatik eztute bertutean aitzinamendurik egiten.

        Halakoek eztute ardietsiko bihotz garbiaren libertatea, ez eta ene familiertasun arraiaren grazia, bere burua lehen osoki utzirik eta egunerozko sakrifiziotan emanik baizen. Hori egin gabe batasun gozogarria eztago, eta eztagoke.

 

        3. Maiz erran derautzut eta berriz ere erraiten: utzazu zure burua, eta barreneko bake handi batez gozaturen zara.

        Guzia emazu guzia gatik, eztezazula deus bilha, ez berriz har deus ere; zaude garbiki ene baitan, dudatan iarri gabe, eta izanen nauzu. Libro egonen zara zure bihotzean eta ilhunbeek etzaituzte estaliko.

        Zure ahalaz, othoitzez, desirez enseia zaite zure ditutzun gauza guziez billustera, eta Iesus billusiari billusirik iarraikitera, zure buruarentzat hillez gero sekulakotz ene baitan bizi enetzat bizi zaitezintzat.

        Orduan joanen dira gogoeta alferrak, izialdura muthiriak, eta soberazko artha eta grina guziak.

        Orduan ene neurrigabeko beldurrak utziko zaitu, eta behar ez legezko amorioa hillen da.

 

aurrekoa hurrengoa