www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULUA

 

Gizon prestuaz eta baketiarraz.

 

        1. Iar zaite zerori bakean lehenik, eta orduan baketuko ahal tutzu bertzeak.

        Gizon baketzailleak probetxu geiago egiten du iakinsunak baino.

        Gizon pasionatuak on dena ere gaitzera itzultzen du, eta gaizkia errazki zinetsten.

        Gizon prestuak eta bakezaleak gauza guziak onera hartzen tu.

        Bake onean dagoenak eztu nihortaz ere suspitxarik hartzen.

        Ordea bere gogora eztagoenak eta aldaratua denak hainitz suspitxa darabilla buruan: berak eztu sosegurik, eta bertzeak eztitu utzten sosegatzera.

        Hainitzetan eraiten du erran behar ezlukeiena, eta utzten du hobe litzaikeona egin gabe.

        Konsideratzen du zer egin behar duten bertzeek, eta eztaduka konturik berak egin beharrez.

        Zaude beraz erne zure gainean lehenik, eta gero begia idukiko ahal duzu zure lagunaren gainean.

 

        2. Badakizu zuk eginak eskusatzen eta bernizatzen, eta bertzeen eskusak eztutzu hartu nahi.

        Zuzenago lizate zure burua akusa, ta zure anaia eskusa bazeneza.

        Nahi baduzu bertzeak iasan zaitzan, zuk ere iasan ezazu bertzea.

        Mira zazu zein urrun zaren oraino egiazko karitatetik eta humiltasunetik, zeinak ezpaitaki nihori haserretzen ez gogortzen bere buruaren kontra baizen.

        Ezta gauza handirik prestuekin eta mansuekin ibiltzea, zeren hori naturalezatik on eta eder zaie guziei, eta batbedera gogotik bizi ohi da bakean, eta berak bezalako sentimendu dutenak maiteago itu.

        Bainan indarrik aski izaitea gogorrekin eta gaixtoekin, desordenatuekin eta gure kontra direnekin bakean bizitzetzeko, grazia handia da, obra guziz laudatzekoa eta gizon gizakoa.

 

        3. Bada bakean dagoenik, eta bertzekin ere bakea dadukanik.

        Bada bakerik eztuenik, eta bertzei bakerik emaiten ezterauenik: bertzeen unhagarriak dire, baina bere buruen ere unhagarriak.

        Bada halaber bere burua bakean dadukanik, eta bertzeen baketzera enseiatzen denik.

        Halarik ere gure bake guzia bizitze ondikozko hunetan geiago datza, kontrakorik ez sentitzean baino.

        Hobeki dakienak pairatzen bake handiago izanen du.

        Hura da bere buruaren iabe eta nausi, munduko iaun, Iesus-en adiskide, eta zeruko primu.

 

aurrekoa hurrengoa