www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORTZGARREN KAPITULUA

 

Iainkozko amudioaren obra miragarriaz.

 

        1. Benedikatzen zaitut Aita zerukoa, ene Iesus Iaunaren aita, zeren nahi izan zaren orhoitu ni pobre beharrorez.

        O miserikordiazko Aita eta konsolazione guzien Iainkoa, eskerrak derauzkitzut, zeren batzutan zure konsolazioneaz arintzen bainauzu bertzenaz konsolazionerik bat ere merezi eztudalarik.

        Benedikatzen eta lorifikatzen zaitut orai eta bethiere zure seme bakoitzarekin eta Espiritu konsolatzaille sainduarekin sekula sekuloronekotz.

        Ah! Iainko Iauna, ene maitatzaille saindua, ene bihotzera zatozinean, ene barrenaldi guziak iausika hariko dire bozkarioz.

        Zu zare ene loria eta ene bihotzaren alegrianza: zu zare ene esperanza eta ihes lekua ene herstura eta tribulazioneko egunean.

 

        2. Baina zeren oraino flako bainaiz amudioan eta eskas bertutean: hargatik beharra dut bortitz eta konsola nazazu.

        Bisita nazazu bada maiz eta dotrina nazazu zure dotrina sainduez.

        Libra nazazu pasione gaixtoetarik eta senda zazu ene bihotza afekzione desordenatu guzietarik, arren barrenean sendaturik eta ongi garbiturik egin nadin gai eta baso maitatzeko, bortitz pairatzeko, finko eta fermu irauteko.

 

        3. Gauza handia da amudioa, ontasun guztiz handia: hark bera dela egiten du arin, pizu den guzia, eta berdin ezten guzia berdin ekartzen du.

        Zeren karga darama kargarik gabe, eta kiratz den guzia eztitzen du eta gozo egiten.

        Iesus-en amudio nobleak ertxatzen gaitu zerbait handirik egitera, eta iratzartzen gaitu bethiere den gauzarik konplienaren desiratzen.

        Amudioa goiti nahia da, eta eztagoke beherekoetan loturik bat ere.

        Amudioak nahi du libro eta munduko afekzione guzietarik urrun izan, beldurrez barreneko begia traba dakion, eta bera zerbait on denez korapill adin, edo zerbait kaltegarriz flaka eta eror dadin.

        Ezta amudioa baino deus eztiagorik, bortitzagorik, goragorik, zabalagorik, arraiagorik, betheagorik eta hobeagorik zeruan eta lurrean: zeren amudioa Iainkoa ganik sortu da, eta ezin pausa dezake Iainkoa baitan baizen munduko gauza guzien gainetik.

 

        4. Amudioduna hegaldaka, lasterka eta alegeraki dabilla: libro da, eta deusek ere eztu hura gelditzen.

        Den guzia emaiten du guzia gatik eta den guziaren jabe da gauza guzietan, zeren guzien gainekoan pausatzen baitu guzien gainetik, dakiela Guzia hartarik sortzen eta heldu dela on den guzia.

        Eztu behatzen emaitzetara, bainan emaillea gana itzultzen da ontasun guzien gainetik.

        Amudioak hainitzetan eztaki neurririk; baina badiraki neurri guzien gainetik.

        Amudioak eztu karga sentitzen, eztu axolarik trabailluez, lan geiago hartzen du egin dezakeien baino: ezta arrankuratzen ezinaz, zeren uste baitu den guzia daidikeiela eta zilhegi dela nahiz denaren egitera.

        Ona eta gaia da beraz gauza guzietara, eta hainitz gauza konplitzen du eta obratzen non flakatzen eta erortzen baita amudiogabea.

 

        5. Amudioa erne dago, eta lo datzalarik ezta loakartzen: nekatua gatik ezta unhatzen: herstua gatik eztago hertsturik, izitua gatik ezta aldaratzen, baina kar bizia eta zuzi irazekia bezala goiti eramaiten da; eta seguraturik iragaiten da.

        Nihork maite banau, zeri dagokan oiu hau Iainkoaren beharrietan oiu handia da, arimaren oldarmendu bero hau, erraiten duenean: Ene Iainkoa, ene amudioa; zu guzia ene, eta ni guzia zure.

 

        6. Heda nazazu zure amudioan ene bethean ikas dezadantzat bihotzean barrena dastatze zein gauza ezti den maitatzea, eta amudioa urtzea eta igerikatzea.

        Itxeki biazat amudioak, neure buruaren gainera noanean beroegiz eramana.

        Kanta dezadala zure amoriozko kanta iarraiki nakizula goiti, o ene maitea, flaka bedi ene arima zure laudoriotan, amorioz bozkarioturik.

        Maita zaitzadala neure burua baino geiago eta eztezadala neure burua maita zure gatik baizen.

        Zure baitan onets detzadala, egiazki onetsten zaituztenak, manatzen duen amudioaren legeak, zeinak baitu bere argia zure ganik.

 

        7. Amudioa da agudoa, lasterra, garbia, bihotzbera, arraia, alegera, bortitza, pazienta, fidela zuhurra, arduratua, eta sekulan beretzat deusik bilha eztabillana.

        Zeren noiz ere baitabila nihor beretakori, bilha, hura berehala erorten da amudiotik.

        Amudioa da alde guzietarik begiratua, humilla eta xuxena: ezta umua, ez arina, ez banaloriazalea; sobrea da, garbia, finkoa, pausatua eta begiratu bere sensu guzietan.

        Amudioa superioren azpiko dago obedienzia humillarekin, bere aldera xipi eta putruzturik.

        Iainkoa gana guzia emana eta eskerduna da, bethiere fidanza eta esperanza du Iainkoa baitan, Iainkoa baitako gusturik eztuenean ere; zeren baitaki eztela nihor amudioan bizi zenbait tristezia eta dolore gabe.

 

        8. Nor ere ezpaitago preparatua gauza guzien pairatzera bere maitea gatik, eta haren borondatearen azpiko iartzera, hark eztu merezi erran dadin maitaria dela.

        Maite duenak behar ditu gauza gogor eta kiratz guzia gogotik besarkatu bere maitea gatik, eta harenganik eztu apartatu behar kontrakozko gertanzak gatik.

 

aurrekoa hurrengoa