www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

Nola egon eta minzatu behar den desiratzeko diren gauzetan.

 

        1. Semea, gauza guzietan errazu hunela: Iauna, zure plazera bada, egin bedi hori horrela.

        Iauna, zure ohorea bada, hori egin bedi zure izenean.

        Iauna, ikusten baduzu hori on dela enetzat, eta ezagutzen baduzu probetxurik ekar daiazakedala, orduan indazu grazia hartaz serbitzatzeko zure ohoretan.

        Ordea ezagut badezazu kalterik ekarriko derautala, eta eztioela emanen ene arimaren salbamenduari aitzinamendurik edeki diazadazu horrelako guthizia.

        Ezen desir guzia ezta bethi Espiritu saindua ganik heldu, gizonarik iduri dagokalarik zuzena eta ona dela.

        Gaitz da egiazki iujeatzea ea Espiritu onak ala gaixtoak gonbidatzen zaituen gauza hunen edo haren desiratzera, edo zure espirituak berak eramaiten zaituen.

        Hainitz gertatu dire azkenean enganaturik, uste baitzuten lehenbizian ezen espiritu onak gidatzen zituela.

 

        2. Beraz bethi Iainkoaren beldurrarekin eta bihotzeko humiltasunarekin desiratu behar duzu eta eskatu zer ere gogoak ekartzen baiterautzu desiratzekorik; eta guzien gainetik gauza desiratzekoa eta zure gogoa ere bera ene eskuetan utzi behar duzu, eta erran.

        Iauna, zuk dakizu nola den hobekienik, egizu hau edo hori plazer duzun bezala.

        Indazu nahi duzuna, nahi duzun bezanbat, eta nahi duzunean.

        Egizu enekin dakizun bezala, hobe zaitzun bezala, eta zure ohoretan geiago den bezala.

        Eman nazazu non nahi, eta libreki hari zaite enekin gauza guzietan.

        Zure eskuetan naiz, erabil nazazu eta itzul inguruz inguru.

        Huna ni zure serbitzari guzietara prestik berdin eztut bizi nahi enetzat, baina zuretzat nahi dut: ainadilla bada bizi egin merezi eta behar bezala.

 

 

OTHOITZA

Iainkoaren plazer onaren konplitzeko

 

        1. Ene Iesu guziz maitea, indazu zure grazia: egizu enekin dagoen, enekin trabailla hari dadin, eta eneki iraun dezan azken fineraino.

        Indazu grazia bethi desira dezadan eta nahi dudan nahi izaiteko zer ere baita zure gogarenik eta plazerenik.

        Zure borondatea biz enea, eta ene borondatea berraikio zureari, eta harekin ongi hel bedi bethiere.

        Dudan nahi eta eznahi bat zurekin, hala non ezin dukedan nahirik edo eznahirik zuk nahi duzunaren nahi izaiteko eta nahi eztuzunaren ez nahi izaiteko baizen.

 

        2. Indazu grazia hil nakien munduan diren gauza guziei, eta zure amorioa gatik atsegin har dezadan ene mesprezatu eta munduan hunetan ez ezagutu izanaz.

        Indazu grazia zure baitan pausatzeko gauza desiratzeko guzien gainetik, eta ene bihotzaren zure baitan baketzeko.

        Zu zure bihotzaren egiazko bakea, zu sosegu bakoitza zare; zure ganik kanpoan gogor dira guziak, eta pausurik ezta nihon ere.

        Bake hunetan orobat, erran nahi zu guzien gaineko eta sekulako ontasuna zarena baitan pausatuko dut eta lo eginen. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa