www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

Bidegabeak pairatzeaz eta zein den egiazko pazienziadun frogatzeaz.

 

        1. Semea, zer minzo zare? Ixil tzatzu arrankurak ene pasionea eta saindu guzien penak konsideraturik.

        Eztuzu oraino iharduki eta gudukatu odol isurteraino.

        Guti da pairatzen duzuna, konparatzen bazare hain bertze pairatu dutenekin, hain bortitzki tentatu, hain garratzki tribulatu, hanbat moldez frogatu eta erabil izan direnekin.

        Beraz behar ditutzu bertzeen gaitz handienak gogora erakarri, zure mendreenak arinkiago paira detzatzun gatik, pairatzea gatik.

        Eta iduri badagotzu zure gaitzak eztirela xipienak, begirauzu horrela gerta eztakizun zure pazienzia gabez.

        Badarik ere direla xipiak, direla handiak, zuk egizu zure ahala guzien iasaiteaz pazienziarekin.

 

        2. Zenbatenaz agudotzenago baitzare pairatzera, hanbatenaz zuhurkiago egiten duzu, eta merezi geiago duzu: errazkiago ere pairatuko duzu, hartara gogoz eta usanzaz erneki preparatuz.

        Ezterrazula, hori ezin paira dezaket horrelako gizona ganik, eta eztut halakorik pairatu behar: hark bidegabe handi bat egin deraut, eta nitaz erraiten du egundaino gogora etorri etzaitan gaizkia: baina bertze baten ganik pairatuko dut eta ikusiko dudan bezala pairatu beharko dudala.

        Halako gogoeta erhoa da, ezpaitu konsideratzen zer den pazienziazko bertutea, ez eta nork hura beharko duen koroatu, baina beha dagote bidegabei eta bidegabegillei.

 

        3. Ezta egiazko pazienta, pairatu nahi eztuena nahi duen bezanbat eta nahi duena ganik baizen.

        Egiazko pazienta eztago beha nork hura darabillan, ea superiorak, ala kideak, ala azpikoak: ea gizon prestuak, ala gaixtoak: baina zer ere heldu baitzaio gaitzik nor nahiren ganik, nahiz bezanbat, noiz nahi guzia orobat onera hartzen du Iainkoaren eskutik bezala eta irabazia handitan daduka.

        Zeren baitaki eztela Iainkoaren aitzinean hain gauza xipirik non eztuen bere saria ardietsiko, behintzat Iainkoa gatik pairatzen bada.

 

        4. Zaude bada prestik gudukatzera nahi baduzu garaia eraman.

        Gudurik gabe ezin ardiets dezakezu pazienziaren koroa.

        Nahi ezpaduzu pairatu etzara nahi koroatu: baina guthiziarik baduzu koroatu izaiteko, hari zaite gizon gisa, eta tinka zaite pazienziaz.

        Nekatu gabe eztukezu pausurik, eta gudukatu gabe eztirozu garairik ardiets.

        Othoi, Iauna, zure graziaz egin bekit ahalezkoa, niri naturalezaz ezinezkoa iduritzen zaitana.

        Badakizu deus guti paira dezakedala, eta errazki flakatzen naizela atsekabe arin bat egiten zaitanean.

        Arren egin bekit tribulamendu suerte guzia egin bekit zure izenaren amarioa gatik meditatzekoa eta desiratzekoa.

        Zeren zure gatik pairatzea eta gaizki bilhakatu izaitea ene arimaren probetxu handia da.

 

aurrekoa hurrengoa