www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULUA

 

Barreneko.

 

        1. Iainkoaren erresuma zuen baita da, dio gure Iaunak. Itzul zaite bihotz guziaz Iainkoa gana, eta larga zazu mundu ondikozko hori, eta zure arimak edirenen du sosegua.

        Ikazazu kanpoko gauzen mesprezatzen, eta barrenekoetan gogoa emaiten, eta ikusiko duzu Iainkoaren erresuma zure ganako dela.

        Ezen Iainkoaren erresuma da Espiritu Saindua baitako bakea eta bozkarioa, gaixtoei emaiten etzaiena.

        Iesus etorriko da zure gana eta erakusiko derautzu bere konsolazionea, behar bezalako egoitza preparatzen badiozu zure baitan.

        Haren loria eta edergaillu edertasun guzia barrenetik da, eta han laketzen zaio.

        Maiz dabilko barreneko gizonari solhas amolsu egiten, hura maiz arraitzen du bere konsolazioneaz, bake handi batez berretzen du, eta miragarrizko begitarteak egiten diotza.

 

        2. Ea bada, arima fidela, prepara diozozu espos hari zure bihotza, zure gana etortzeko, eta zure baitan egoiteko grazia egin diazazun gatik.

        Ezen hunela dio: nihork maite banau, begiratuko du ene hitza, eta etorriko gare haren gana, eta gure egoitza eginen dugu haren baithan.

        Emozu beraz Iesus-i leku, eta herts diezezu bertze guziei athea.

        Baldin Iesus baduzu, aberatz zare eta aski duzu.

        Hura izanen da zure beharren bilhatzaille eta ekarle fidela gauza guzietan, hala non ezpaituzu esperanzarik eman behar gizonetan.

        Zeren gizonak sarri ganbiatzen dira, eta laster huts egiten dute: baina Iesus bethi ere fidel dago, eta tinketz laguntzen hari da azken fineraino.

 

        3. Ezta fidanza handirik ezarri behar gizon erorkorra eta hilkorra baitan, haren beharra zarelarik eta hura maite duzularik: eztuzu ere hainitz tristezia hartu behar, batzutan iartzen bada zure kontra.

        Egun zure alde direnak bihar egin diazakezute kontra; eta egun zure kontra direnak bihar iar ditezke zure alde, zeren maiz itzultzen baitira dire haizea bezala.

        Ezar ezazu zure fidanza osoa Iainkoa baitan, eta biz hura zure beldurtasuna eta amudioa.

        Berak ihardetsiko du zuretzat, eta eginen du hobekien den bezala.

        Eztuzu hemen bethi dirauen hiririk edo egoitza segurik, eta non ere baitzaude kanpoko zare eta arrotz, eta eztuzu nihoiz ere pausurik izanen non etzaren Iesus-ekin osoki bat egina zure barrenean.

 

        4. Zeri zagotza hemen horra huna beha, ikusirik eztela hau zure pausalekua?

        Zure egoitza behar da izan zeruan gora, eta iragaitzaz bezala lurreko gauza guziak behatzekoak dire.

        Guziak iragaiten dira, eta zu ere orobat.

        Begira hei lotzetik eta itxekitzetik, beldurrez atzeman eta gal zaitezin.

        Biz zure gogoeta guzia gorena baitan, eta othoitza gelditu gbe bioa xuxen Iesus-gana.

        Ezin hari bazaitezke gaineko eta zeruko gauzen konsideratzen miratzen, pausa zaite Iesusen Pasionean, eta egon zaite gogotik haren zauri sakratuetan.

        Zeren debozionerekin egiten baduzu laster Iesusen zauri eta seinale preziosetara, konsolazione handi bat sentituko duzu tribulazionetan, eta eztuzu hainitz axola izanen munduko mesprezioak gatik, bainan errazki pairatuko tutzu gaizki errailleen hitzak.

 

        5. Iesus bera mesprezatu izan da mundu hunetan zebillanean, eta hura bera behar handian ezagunek eta adiskideek utzi dute laidoztaturik.

        Iesus-ek nahi izan du pairatu, eta mesprezaturik ibilli, eta zu atrebitzen zare deusez ere arrankuratzera?

        Iesus-ek izan tu kontrakoak eginez eta erranez; eta zuk guziak nahi tutzu adiskide eta ongi-egille?

        Nondik koroaturen da zure pazienzia gerta ezpadakizu kontrakorik?

        Nahi ezpaduzu atsekaberik pairatu, nolatan izanen zare Iesus-en adiskide?

        Paira zazu Iesusekin eta Iesus gatik, nahi baduzu Iesusekin errege iarri.

 

        6. Behin zinetan sartu bazine Iesusen bihotzean barrena, eta guti bat dastatu bazendu haren amudiotik, etzenduke gero ansiarik zure ongi edo gaizki izanaz: aitzitik boz zindezke laidoez eta atsekabeez, zeren Iesus-en amudioak mespreza arazten baitio gizonari bere burua.

        Nork ere Iesus eta egia maite baitu, eta bere baitan egiazki bildurik baitago afekzione desordenatuetarik libraturik, hura errazki itzul diteke Iainkoa gana, bihotzez altxa daite bera baino gorago, eta gozoki pausa diteke dezake.

 

        7. Nork ere ezagutzen baititu gauzak diren bezala, ez ordea aiphatzen edo diruditen arauera, hura da egiazki zutaz eta Iainkoak irakasiago gizonek baino.

        Nork ere baitaki bere baitan barrena ibiltzen, eta kanpoko gauzez kontu guti egiten, hura eztabilla leku bilha, eta eztago denboraren begira debozionezko eginbidetan iartzeko.

        Barreneko gizona laster biltzen da bere baitara, zeren ezpaita sekulan guzia barraiatzen kanpokoetara.

        Kanpoko trabailluak edo denbora batetako lan premiazkoak eztute hura paxetatzen, baina iarraikitzen zaie gertatzen diren eredura.

        Nor ere baitago bere baitan ongi ordenaturik, hark eztu axolarik gizonen erremangu gaixtoez eta miretstekoez.

        Hanbatenaz gizona trabatzen da eta barraiatzen, zenbatenaz egitekoak bereganatzen baititu.

 

        8. Ongi bazinunde, eta egiazki garbitua bazine, gauza guziak ongi eta probetxurekin gertha lekidizketzu.

        Hargatik hainitz gauza higointzen zaizkitzu eta maiz aldaratzen zaituzte, zeren ezpaitzare oraino zeroni zure baitan billa, eta lurreko gauzetarik apartatua.

        Eztu deusik ere gizonaren bihotza hala nothatzen eta korapillatzen, nola kreatur amudio lizunak.

        Kanpoko konsolazioneak arbuiatzen baditutzu, zeruko gauzak miratuko ahal tutzu, eta maiz boztuko ahal zare zure baitan.

 

aurrekoa hurrengoa