www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN KAPITULUA

 

Galdea, zer den egin behar den errezibitu baino lehen.

 

Arima debotaren hitzak

 

        1. Iarten naizenean, Iauna, zure handiresunean, eta neure deus gutitasunaren konsideratzen, xoil ikaratzen naiz, eta ene baitan ahalketzen.

        Zeren hurbiltzen ezpanaitzaitzu, ihesi noako biziari, eta iarten banaiz ure mahainean kutsaturik, huts egiten dut zure kontra.

        Zer eginen dut beraz, ene Iainkoa, ene laguntzaillea, eta konseillaria neure beharkietan?

 

        2. Zuk irakas diazadazu bide zuzena, emadazu zenbait antze labur, behar bezala errezibitzeko.

        Zeren on da iakitea nolako debozionerekin eta erreberenziarekin behar derautzudan ene bihotza preparatu zure sakramenduaren hartzeko eta hain sakrifizio handiaren eta Iainkozkoaren egiteko ene arimaren salbamendutan.

 

aurrekoa hurrengoa