www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Sekulako egunaren edertasunaz eta bizitze hunetako hersturez.

 

        1. O gaineko hiriko egoitzaren doatsua! O sekulako egunaren argia, gauak ilhuntzen eztuena, baina guzien gaineko egiak bethi bere argi izpiez alde guzietarik inguratzen duena.

        Egun bethi arraia, bethi segura, eta nihoiz ere bertzetara aldatzen ganbiatzen eztena.

        Ailitzaiku egun hura ilki! ailute hemengo kauza guziek fin hartu.

        Egia da argi egiten derauela sainduei ardurako distiagarridura batez; baina lurreko sainduraleek eztute hura ikusten urrutitik eta miraillean baizen.

 

        2. Badakite zeruko burgezek zein alegera den hango egoitza; bainan Evaren seme desterratuak hatsbeherapenez daude ikusteaz zein kiratz, samin eta unhagarri den hemengoa.

        Bizitze hunetako egunak laburrak dire eta gaitzak, dolorez eta hersturez betheak: hemen hainitz bekatuk lizuntzen dute gizona, hainitz pasionek korapillatzen, hainitz beldurrek hersten, hainitz ausiak eta grinak barraiatzen, hainitz kuriostasunek erabilten, hainitz banaloriak amarratzen, hainitz enganamenduk eta falseriak inguratzen, hainitz neke-trabailluk porrokatzen, tentamenduk kargatzen, plazerek malgutzen eta flakatzen, pobreziak tristetzen eta lazeriatzen.

 

        3. O noiz etorriko da gaitz horien finamendua? noiz libratuko naiz bizioen gathibutasun ondikozko hunetarik? Noiz, Jauna, zutaz xoilki orhoituko naiz? noiz neure bethean boztuko naiz zure baitan? Noiz izanen naiz egiazko libertatean traburik gabe, gorputzeko eta arimako garririk gabe?

        Noiz izanen dut bake konpli hura, bake seguratua, eta ezin hautsizkoa, barreneko eta kanpoko bakea, bake alde guzietarik finkatua?

        Jesus ona! noiz agertuko naiz zure aitzinera zure ikusteko? noiz miratuko dut zure erresumako loria? noiz izanen zaizkit gauza guziak gauza guzietan?

        O noiz zurekin izanen naiz zure maitei egundainoz geroztik preparatu derauezun erresuman?

        Gelditu naiz pobrerik eta desterraturik etsaien lurrean, non ezpaita egunorozko gerlarik eta inkontru gaixtorik baizen.

 

        4. Arren konsola nazazu ene desterruan, ema zazu ene dolorea, zeren ene bihotz guzia hatsbeherapenez dagotzu, eta zer ere konsolagarri munduak hemen eskaintzen baiteraut hura guzia karga zait.

        Badut desira zutaz ene baitan barrena gozatzeko, bainan ezin lot nakidikezu.

        Guthizia handia dut zeruko gauzei itxekitzeko baina mundukoek eta hildugabeko pasioneek beheiti egoitzten naute.

        Nahi dut gogoz eta arimaz ikan gauza guzien gainera, bainan haragiak bortxaxen nau hekien azpian iartzera nahi eztudalarik.

        Hala ni ondikozko hori guduan hari nau neure buruarekin, eta neroni egin naiz neure unhagarri; nahi baitu espirituak ikan goiti, eta haragiak beherean egon.

 

        5. O zer pairatzen dudan ene baitan noiz ere zeruko gauzak gogoan darabiltzadanean, haragizko gogoetak berehala tropelaka heldu baitzaizkit othoitzetan nagoela.

        Ene Jainkoa, etzaitezila urrun ene ganik, etzaitezila koleraturik itzul zure serbitzaria ganik.

Aurtiki zazu zure zizmixtetarik bat ene bihotzera, eta hedoi goibel hek barraia tzatzu. Darda tzatzu zure tragazak, eta haiza bitez etsaiaren gogoramendu gogoragarri guziak.

        Bil etzatzu ene sensuak gorputzeko eta arimako ahalak zure gana, ahants diatzakidatzu munduan diren guziak, indazu indarra bizioen itxurapenen orhoitzapenen egoitzteko eta mesprezatzeko.

        O egundainoko egia hel zakizkit, beldurrez banitateak eraman nazan. Zatozkit, zeruko eztitasuna, eta lizunkeria guzia bihoa ihesi zure aitzinetik.

        Barka diazadazu halaber zure miserikordia noiz ere orazionean zutaz bertzerik baitarabilla gogoan: egiaz aithortzen baitut hagitz ohitua naizela gogor barraiatzen eta errebelatzen.

        Hainitzetan eznago ene gorputza xutik edo iarririk dagoen lekuan: aitzitik nora neure gogoetek bainaramate, han naiz geienik. Non baita ene gogoa, han naiz, eta ene gogoa maiz da maite dudan gauza den lekuan. Zertan ere naturalezaz edo usanzaz laket baitut, hura laster heldu zait burura.

 

        6. Hargatik zuk, o egia bera zarena, ageriki erran duzu; non ere baita zure tresora, han da zure bihotza.

        Zerua maite badut, zeruko gauzak plazerki darabiltzat gogoan.

        Mundua maite badut, alegeratzen naiz munduko zori onaz eta gaitzaz tristetzen.

        Haragia maite badut, haragizko plazerak gogoratzen zaizkit.

        Espiritua maite badut, atsegin hartzen dut gauza espiritualetan pensatzeaz.

        Hitz batez, zer ere maite baitut, hartaz gogotik minzo naiz eta bozten ere minzatzen aditzeaz, bai eta maite ditudan gauzen figurak eta iduriak enekin daramatzat etxera.

        Alabaina, doatsua da, Jauna, zure gatik kreatura guziak bere ganik igortzen dituen gizona, eta naturalezari borxa eginik haragiaren guthiziak espirituko beroduraz gurutzatzen dituena, arren konszienzia kalmaturik orazione garbirik ofrenda diazazun, eta lurreko gauzak kanpotik eta barrenetik etxaturik Angeruen biltzarrean sartzeko gai gertha dadintzat gatik.

 

aurrekoa hurrengoa