www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Egiazko konsolazionea behar dela Iainkoa baitan xoilki bilhatu.

 

        1. Zer ere desira edo pensa baitezaket ene konsolamenduko, eznago haren begira bizitze hunetan, biana gerokoan.

        Neronek banitu munduko konsolazione guziak, eta plazer guziez goza ahal banendi, gauza segura da ezin iraun lezaketela denbora luzez.

        Halatan ene arima ezin betheki konsolatuko, ezin osoki bozkariotuko zare Iainkoa baitan baizen, zeina baita pobreen konsolatzaillea eta humillen besarkatzaillea.

        Igurikazu aphur bat ene arima, zaude Iainkoarn promezaren begira eta zeruan izanen duzu ontasun guzien frankia eta mukurua.

        Sobera desordenatuki guthiziatzen bazare presentekoez, sekulakoak eta zerukoak galduko tutzu.

        Balia zaite mundukoez, eta guthizia zakizkote sekulakoei.

        Ezin ase zaitezke denbora batetako ontasun zeren ezpaitzara egina hetaz gozatzeko.

 

        2. Onhasun kreatu guziak bazinitu ere, ezin zinatezke doatsu: baina hek kreatu dituena baitan dago zure doatsutasuna.

        Ez ordea munduzale erhoek uste eta bantatzen duten bezalakoa, baina bai nolakoaren begira baitaude Iesus gana fidel direnak, eta nolakoa batzutan bizitze hau danik aitzinetik dastatzen eta saporatzen baitute arima debotek, bihotz garbiek, eta zeruan gogoz dabiltzanek.

        Hemengo konsolazione guzia banoa da eta laburra: baina zerutik bihotzera heldu zaitzun konsolazionea, hura da doatsua eta egiazkoa.

        Gizon debotak leku guzietan berekin darabilla bere Iesus konsolatzaille maitea, eta erraiten dio:

        Hel zakizkit ene Iesus Iauna, leku eta ordu guzietan. Biz ere konsolazionerik handiena gogo onez munduko konsolazione guziez gabeturik egoitea.

        Eta zure konsolazionea faltatzen bazait, biz bego zure borondatea eta nitaz egiten duzun froganza ene konsolazionetarik maiteena:

        Berdin etzara bethi haserre izanen, eta, ezgaitutzu bethi ere mehatxaturen.

 

aurrekoa hurrengoa