www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Aldareko sakramendua, eta eskiritura saindua xoil direla premiazkoak arima fidelarentzat.

 

Iesustiarraren hitzak

 

        1. O Iesus ene jaun guziz eztia, zein handi den zurekin zure baraskaritan othurunzatzen den arima debotaren eztitasuna, non ezpaitzaio bertzerik emaiten iatera, zu baizen, o haren maite bakoitza, eta haren bihotzak desira detzakeien guzien gainetik maitatzekoa.

        Niri ere segur konsolazione litzaiket zure presenzian barreneko afekzionez nigar isurtzea, eta Madalena debotarekin zure oinak nigarrez arregatzea.

        Ordea non da halako debozionerik? non da nigar urite saindu hura?

        Gerthuz zure begien, eta Angeru sainduen aitzinean ene bihotz guzia behar liteke erre eta ustu bozkarioz.

        Ezen zu zeroni zaitut egiazki presentean hemen zure sakramenduan, iduri arrotzez estalia zaudelarik.

 

        2. Berdin ene begiek ezin paira lezakete zuri zure Iainkotasuneko argitasunean behatzea mundu guzia bera elegoke zure maiestatearen loriazko distiaduraren aitzinean.

        Hortan bada behatzen diozu ene flakotasunari, zeren gerizatzen zaren sakramenduaren azpian.

        Badut egiazki, eta adoratzen ere dut, Angeruek zeruan adoratzen dutena bera, nik ordea fedeaz oraino, eta hek hura den bezala ikusten dute begitartez begitarte, eta estalki gaberik.

        Huneraino kontentik egon behar naiz egiazko fedearen zuziaz, eta hark gidaturik ibilli behar dut sekulako argiaren eguna ilki dadin, eta figuren itzalak ioan ditezin artean.

        Baina doatsutasuneko estatu konplia datorrenean, geldituko da sakramenduen usanza eta beharra.

        Zeren doatsuek zeruko lorian eztute sakramenduzko erremedioren mengoarik: fingabeki bozten dira Jainkoaren presenzian, haren loria begiz begi ikusten dute; hondogabeko Jainkotasunaren argitik argira aldaturik dastatzen dute Jainkoaren semea haragi egina harte danik izan den, eta sekulakotz dagoen bezala.

 

        3. Miragarri hautaz orhoiturik, nahiz den konsolazione espirituala pisu eta unhagarri ekiten zait; zeren zenbat ere bainago ene Jauna bere lorian ikusi gabe, ezdeustzat dadukat munduan ikusten eta enzuten dudan guzia.

        Zu zaitut lekuko, ene Jainkoa, eztela nihor ere konsola eta sosega nazakeien gauzarik zu baizen, o sekulakotz miratzera, desiratzen dudan Jainkoa: hori ordea ezin daiteke gorputz hilkor hunetan nabillano.

        Halakotz pazienzia handitan, eta zure borondate sainduaren azpian iarri behar naiz ene desir guzietan.

        Ezen, Jauna, zeruetako erresuman zurekin orai bozten diren sainduek ere, bizi zirenean fede eta pazienzia handirekin begira zeudezin noiz etorriko zen zure loria.

        Hek zinetsi dutena, nik zinetsten dut, hek izan duten esperantza nik badut, eta fidanza ere bai hek ardietsi duten lekura nik zure graziarekin batean ardietsiko dudala.

        Bizkitartean ibilliko naiz fedeak argiturik, eta sainduen exenpluz bihotzturik.

        Baditut oraino liburu sainduak konsolazionetzat eta bizitzeko mirailtzat eta guzien gainetik badut zure gorputz sakratua erremedio eta ihes-leku beregainekotzat.

 

        4. Zeren ezagutzen dut bi gauzaz premia handi dudala mundu hunetan, eta hek gabe ondikozko bizitze hau ezin neramakeiela.

        Gorputzeko presondegiak nadukaino aitortzen dut behar dudala iatekoa eta argia.

        Niri bada eri hori eman derautazu zur gorputz sakratua ene arimaren eta gorputzaren baskatzeko eta zure hitz saindua ene oinei argitzeko.

        Bi gauza hauk ezpanitu ongi bizi nindeke, zeren zure hitza da arimako ogia, eta zure sakramendua da bizitzeko ogia.

        Erran diteke halaber bi mahainak direla Eliza Sainduaren tresordegian alde batetik eta bertzetik ezarriak.

        Bata da aldare sainduko mahaina, ogi sakratua, erran nahi da, Iesus-en gorputz preziosa dadukana.

        Bertzea da lege sainduaren mahaina, dotrina saindua dadukana, fede zuzena irakasten deraukuna, eta seguraturik gidatzen gaituena Beloaren barreneraino, zeinetan baitago sainduen saindua.

        Eskerrak derauzkitzut, ene Iesus Jauna, egundainoko argiaren argia zarena, zeren Profeta, Apostolu, eta bertze dotor zure serbitzari leialen eskuez zure dotrina sainduaren mahaina hedatu eta partitu deraukuzun.

 

        5. Eskerrak derauzkitzut gizonen Kreatzaillea eta Libratzaillea, zeren zure karitatea guziei erakustea gatik, afari handi hura aphaindu duzun, zeinetan emaiten baituzu, ez figurazko bildotza, baina bai zure gorputz eta odol sakratua.

        Alageratzen tutzu, Jauna, fidel guziak lankezia saindu hartaz, eta horditzen tutzu sendagarrizko kalitzaz, zeinetan barrena baitaude parabisuko plazer guziak, eta non gurekin batean Angeru sainduek iaten eta edaten baitute, baina guk baino gozo doatsuago batez.

 

        6. O zein handi eta ohorezko den Apezen ofizioa! Hei eman baitzaie esku guzien gaineko Jaunaren hitz sakratuez konsekratzeko, espainez benedikatzeko, eskuez erabilteko, ahoz hartzeko, eta bertzei ere partitzeko.

        O zein xahu behar diren Apezaren eskuak, ahoa ain garbi gorputza zein aratz, bihotza zein argi, hartan barrena garbitasun guziko ithurria hain maiz sartzen denaz gero.

        Iesus-en sakramendua hain bertzetan hartzen duen Apezaren ahotik ezta ilki behar hitz ederrik eta onik baizen.

 

        7. Iesus-en gorputzari behatzen ohi dioten begiak behar dira garbi, zuhur, eta ohorezko egon: zeruaren eta lurraren kreatzaillea maiz ukitzen duten eskuak behar dire xahuak eta zerura alxatuak izan.

        Apezei beregainki erraiten zaie lege sainduan: zaretela saindu, zeren ni zuen Jainko Jauna bainaiz saindu.

 

        8. Hel bekigu zure grazia, ene Jainko guziz botheretsua, arren apeztasuneko ofizioa hartu dugunok behar bezalako debozionez, garbitasun oso eta konszienzia on batekin serbitzu egin diazazugun.

        Eta ezin ibil bagaitezke behar dugun bezain bizitze garbirekin, guziarekin ere iguzu grazia merezi bezala nigar egiteko egin ditugun bekatuak gatik, eta hemendik hara zure serbitzatzeko humilkiago, berokiago eta borondate hobeagorekin.

 

aurrekoa hurrengoa