www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMAHIRURGARREN KAPITULUA

 

Arima debotak bihotz guziaz desiratu behar duela Iesus maitearekin bat izaitea sakramendu sainduan.

 

Arimaren hitzak

 

        1. Ene Jauna, nork eginen deraut grazia zure aurkitzeko bakarrik, zuri neure bihotz guziaren zabaltzeko eta zutan gozatzeko ene arimak desira duen bezala?

        Hala non gaurgero nihork enazan mespreza, geiago kreaturetarik batek ere enazan geiago uki edo ikus, baina zu xoilki minza zakizkidan, eta ni ere minza nakizun, maitea maitearekin solhasetan, eta adiskidea adiskidearekin baraskaritan hari diren bezala.

        Horren eske nago, hortaz dut desira: ene nahia da zurekin osoki bat izaitea, neure bihotzaren apartatzea kreatura guzietarik, eta maiz errezebituz, edo meza erranez ikastea zeruko eta sekulako gauzen dastatzen.

        Ah! ene Jainko jauna, noiz izanen naiz guzia zurekin bat egina, zure baitan hondatua, eta neure buruaz osoki ahantsia?

        Zu ene baitan zare, ni ere zure baitan naiz. Egizu arren horrela batetan egon gaitezin.

 

        2. Gertuz zu zare ene maitea, milletarik hautatua; ene arimaren guthizia eta atsegina da zurekin egoitea biziko den egun guziez.

        Egiaz zu zare ene bakegillea, zure baitan da bakerik handiena, eta egiazko sosegua, zure ganik kanpoan den guzia da neke-trabaillu, eta fin-gabeko lazeria.

        Egiazki zu zare Jainko estalia; zure konseillua ezta gaixtoekin, bainan humillekin eta sinplekin da zure solhasa.

        O Jauna, zein ezti den zure espiritua! plazer baititutzu zure umeak othurunzatu zerutik iautsirikako ogi miragarriki gozok, zure hekin ganako eztitasunaren irazuzteko.

        Gertuz ezta nihor bertzetan hain jende handirik, non duen hurbil dakion Jainkorik, zu gure Jainkoa zure fidel guziei heltzen eta laguntzen zaizkoten bezala; zeroni emaiten baitzaizkote iatera eta gozatzera, hekin bihotzaren egun oroz konsolatzeko eta zerura goititzeko.

 

        3. Zeren zein da munduko jendeen artean Giristinoa bezain noblerik.

        Edo zein da zeruaren azpiko kreatura guzietarik arima debota bezain maiterik? haren gana heldu baita Jainkoa, haren baskatzeko bere haragi loriosaz.

        O zein erranezko grazia! o miragarrizko ontasuna eta ohorea! o neurrigabeko amorioa gizonari bereziki emaiten zaiona.

        Ordea zer bihurtuko diot nik Iainkoari hain grazia eta karitate handi hunen ordain?

        Ezin demokeot haren gogarako den gauzarik ene bihotza baino, hura osoki emaiten diodala, eta harekin ahalik barrenera iuntatzen dudala.

        Orduan neure barrenalde guziak iausiko dire bozkarioz ene arima Jainkoarekin alde guzietarik iunta dadinean.

        Orduan erranen deraut: nahi baduzu izan enekin, nik ere nahi dut izan zurekin.

        Eta ihardetsiko diot: plazer duzula, Jauna, enekin egon, nik gogotik nahi dut izan zurekin. Hau da ene desir guzia, ene bihotza dagoen zurekin bat egina.

 

aurrekoa hurrengoa